Itxuraldaketak

Herri txiki bateko dendari bat naiz, janda daukat batere misteriorik gabeko tipo arrunt bat naizela. Baina denda itxi orduko, herriko antzerki-taldea izaten dut babes-leku; zaletasun hori ez banu, nire mundualdiak ez luke inolako distirarik izango. Eta horregatik, obra bat eskaintzen didaten aldiro, burmuinak irabiatzen zaizkit eta, itxuraldaturik, mundua mendean dudala konturatzen naiz. Ez da harritzeko: bat-batean ez naiz ba Tartufo bihurtzen, aurreko batean ez nuen ba Otello jeloskorrarena jokatu, nire amets nagusia ez da ba egunen batean Hamlet izatea?

__________________________

Zer, nola diozu? Pertsona bat txakur, katu, arratoi edo sagu bihurtzeko dohaina duzula? Ez, ez, jauna, ez dut txakur, katu, arratoi edo sagu izan nahi, arkakusoa baizik, arkakuso txiki polit saltaria, edozein bazterretan sartzen den horietakoa, baita zure izterretan gora ere, horietan gora batez ere.

_________________________

Hosto ihartuak kendu nizkion lehendabizi. Lurra harrotu nuen gero eta ongarria bota. Landarea ureztatzen hasi nintzen gero. Astiro-astiro. Hosto guztiak ondo zipriztinduz.

Ahots bat entzun nuen halako batean:

Eldarnioak

Donostiako Kursaalen ikusgai dagoen Chagallen eldarnio eta hegaldi onirikoen erakusketa gozatu eta gero, Woody Allenen azkena ikustera joan nintzen.

Errealitateko argiak itzali eta fikziozkoak piztu ziren.

Protagonista

Fahrenheit 2011

Orain urte batzuk Enrique Vila-Matasek kontatzen zuena eraman nuen ARGIA orrietara: FBIk legezko baimena omen du liburutegi publikoetan eta liburudenda pribatuetan bezeroek hartzen edo erosten dituzten liburuen zerrendak ezagutzeko. Eta hona ankerkeria ankerrago bihurtzen duen detailetxo bat: liburuzainek eta dendariek ezin diote bezero kontrolatuari abisurik pasatu, ez badute, behintzat, kartzelan bukatu nahi.

Zehazki, 2003koa zen albistea. Gaur goizean, sarean nenbilela, Alabaman lanetik bota duten bibliotekari baten berria izan dut. Arrazoia: bibliotekako bezero bati FBIren peskizen berri eman izana. Epaiketaren zain omen dago liburuzaina.

Messieurs de Loyola

Egunotako festek, San Inazioek ere barne, agintari zibilen festa erlijiosoetan parte hartzeari buruzko polemika piztu dute ostera ere. Debateak Madame Bovary berrirakurtzen harrapatu nau. Bertan, bigarren zatiko zortzigarren atalaren amaian, herri bateko festa zibil baten berri ematen da. Bertako apaizei festa gehiegi gustatzen ez, eta ez dute parte hartuko. Eta festaren antolatzaileetako batek, Homais botikariak, idazten du festari eskaintzen dion kronikatxoan: