Bobinak

Arabiarrek hain berea duten kontakizunerako jario gozoa dastatu nahi duenak eskura du Nahguib Mafhuzen Mirarien kalezuloa nobela, Patxi Zubizarretak itzulia. Bertan ageri den Kairoko jendearen ispilua nonahikoa eta noiznahikoa dela esan zuten aurkezpenean. Eta halaxe izan: Arturo Ripstein zinemagileak Mexikon girotu zuen Mafhuzen nobela, eta Amaia eta bukaera izeneko pelikulak Zinemaldiko urrezko maskorra irabazi zuen 1993 urtean.

Aurten ere Donostian izan da Ripstein, baina esku hutsik itzuli baita etxera, sekulakoak eta bi esan berri ditu Zinemaldiaren kontra. Orain hogeitsu urte kategoria handikoa zenak gaur kakaren usaina du Ripsteinentzat. Baina zinea beti da mirarien kalezulo bat: 1993ko hartan pelikula atzekoz aurrera pasatu zuten, bigarren bobina gozatu eta gero ikusi ahal izan genuen lehendabizikoa. Hala ere, urrezko maskorra eman zioten.

Esango nuke oraingoan Ripstein izan dela bobinak nahastu dituena.

OHARRAK (Post scriptum)

Pelikula atzekoz aurrera pasatu zuten hartan, Victoria Eugenia aretoan nintzen. Polita izan zen bertan bizi izan genuen katxondeoa. Ripsteinentzat, ordea, garai hura gaurkoa baino

Kanpolarrosak

Ez da gaia ateratzen dudan lehendabiziko aldia. Astelehenean, Basque Culinary Center-en txanda izan zen. Aurretik, beste asko sortu dituzte euskal panorama gero eta anglofiloagoan: Bilbao Exhibiton Centre, Basque Center for Applied Mathematics, Basque Center of Cognition, Brain and Language, Body Center Bilbao, Bilbao World Trade Center, Business Center Bilbao, Ekai Center, Urdaibai Bird Center, Donostia International Physics Center, Eroski Center, Donostia Estr

Markak

Produktuek bezala, markek ere iraungipen data izaten dutela, eta jeltzaleek beren alderdiaren izen aldaketaren auzia zerabilten Forondan. Nacionalista adjektiboak oso prentsa txarra omen du mundu osoan; nazionalista eta asasinoa berdintzeko joera nagusitu omen, Europako hainbat nazionalistek egindako bidegabekerien kausaz; eta nahiago dutela nacional. Beren benetako izaera eta bokazioa markatzen omen ditu.

Gaur egun EAJ da izen elebiduna gordetzen duen alderdi bakarra. Euskarazko izenak ez diete, ordea, debaterik eragin. 1977. urtetik EAJ akonfesionala da, baina euskarazko siglaren J letrak jeltzalea esan nahi du (JEL

Bururik gabe

Moda berri bat: burua moztu dieten pertsonen argazkiena. Demagun emakume baten gorputza sofaren ertz batean eserita, eta beste ertzean, sofaren bizkar gainean, burua. Berez, bi emakume dira: batek gorputza ezkutatu du, besteak burua. Elementu xalookin, argazki kuriosoak lortzen dituzte.

Iragan ekainean, zalaparta franko atera zuen La Raz

Publikoa

Aurten ez dut, tamalez, areto ilunetan galtzeko aukerarik izan, baina han-hemengo hotsek diote azken aldiko Zinemaldirik onena izan dela, bai eskaintzaren aldetik, baita publikoaren erantzunagatik ere. Euskal produkzioari dagokionez, inoizko uztarik onenaren aurrean omen gaude. Amorratzen gaude bertan eman diren pelikulak ikusteko.

Euskal zinearen sokak gero eta etenaldi laburragoak ditu, eta pixkana-pixkana, nahiko urrats sendoak ematen ari da bai kalitatearen aldetik, eta baita egituren eraikuntzan ere. Baina euskal zinea ez da bi zororen ekimena. Publikorik gabe, nekez egongo da euskal zinerik. Banatzaileek edo zine-aretoek ere euskal zinea izan behar lukete eta ez dira. Beti izango dira arazo estrukturalak, baina beste sektore horiek gabe, euskal zinearen estruktura beti izango da ahula, teilatua baino ez duena.

Guk ere euskal zinearen parte bizia izan nahi dugun, takilletan ikusiko dugu.

Fartsa

Frankismoaren hondarretan, aldizkari galegista garrantzitsu batek (flakiak memoria hartu ez badit, A Nosa Terra behar du), erbestetik itzuli nahi zuen. Fragak, Informazioko ministroa baitzen, ate guztiak itxi zizkion. Diktadorea hil ostean, Galiziara itzuli, eta aldizkariaren ale guztien bilduma argitaratu zuten faksimiletan, herritarren diru laguntzarekin. Fragak,

Humanismoa

Gaztetan, barra-barra entzuten eta erabiltzen genuen humanismo hitza. Karlos Santamaria, adibidez, kriseilu baten gisako erreferente argitsua zen euskaldun askorentzat. Humanista zela esaten genuen. Haren izena eman diote Euskal Unibertsitateko zentro inportante bati.

Humanismoa zer den?