3 thoughts on “Izorrai!

  1. Herri xumeak elkartasuna dik bidaide, baliabide, jomuga. Hik eta nik. Halaxe zabilek gutxi dutenen Herria. Jaiak haren guztiaren erakuslerik onena dituk, hik eta nik. Auzolana ere haren adibide garbia duk, hik eta nik.

    Dirudunek, dirudienez, bertzelako ustea ditek. Beren nagusitasuna eta haren ezinbertzeko baldintza, bertzeen menpekotasuna ditiztek amets, irabazpide, helburu. Hik ala nik (eta aukeran, jakina, neronek). Halaxe zebiltzak gure geroa baldintzatzen digutenak. Gizarte mailako lorpenak nahiz eskubideak murriztu (desagerrarazi) nahi ditiztek. Hik ala nik. Gure arteko lehiakortasuna piztu nahi ditek, haiek eta soilik haiek ustiatuko dituzten etekinak sortuko dituen gure arteko lehiakortasuna bultzatuko ditek. Hik ala nik. Bada, hik ala nik gorabehera, ezin bizi daitezkek gu gabe. Bizkarroiek behar gaitiztek.

    Kopagoaz denaz bezainbatean, nola egon daitezke hain

  2. Alde batetik Anjelen jorratze-lan zirikatzaileak eta bestetik Txantrearen erremate kulto argigarriak ez dute zirrikiturik ere uzten beste ezertxo bat gehitzeko.
    Bi gehigarri bakar-bakarrik erantsi nahi nuke:
    Bata. Aberatsek ezin dute sufritu herri xumea haien parera ailegatzea mendez mendeko borroka latzen ezker. Horretarako Hezkuntza murriztu behar Herri analfabetoa lortzeko. Beste aldetik etorkinak uholdeka ekartzea hemen lortutako soldata duinei murrizketa basatiak ezartzeko eta, bide batez, Gizarte Segurantzari mozketa galantak emateko oso baliagarri da, begi bistan.
    Bigarren gehigarria. Carlos Gardel gogoangarriaren tango batek laburbiltzen du, nik uste, zer sentitzen dugun une honetan:
    Ahora, cuesta abajo en mi rodada/mis ilusiones pasadas/no me las puedo arrancar/Sue

  3. Halaxe duk, Jaime, analfabeto nahi gaitiztek hobeki zapaltzeko. Sekula baino gogorrago eutsi behar zioagu.Hik eta nik. Herri batasunik gabe, jai diagu. Hik eta nik.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude