Humanismoa

Gaztetan, barra-barra entzuten eta erabiltzen genuen humanismo hitza. Karlos Santamaria, adibidez, kriseilu baten gisako erreferente argitsua zen euskaldun askorentzat. Humanista zela esaten genuen. Haren izena eman diote Euskal Unibertsitateko zentro inportante bati.

Humanismoa zer den?

2 thoughts on “Humanismoa

  1. Halaxe duk. Zapaldu nahi dituzten hondar herri indigenak (gurea barne) dituk humanismoaren azken eusleak. Bitxia den arren, beren oihan ia guztiak izorratu dituzten herrialdeen eredua, Oihaneko Legea, zuhaitzak-eta zaintzerat bermatzen diren herriei ezarri nahi zaiek. Munduaren aldrestua!

    Sosari so eginez, S.O.S. egoeran jarri ditek Europa.
    Egon bizkor.

  2. Napoleone Bonapartek eragindako gerrek: 3,5-6,5 miloi hildako
    Lehenengo Mundu Gerrak: 10-31 milio hildako
    Bigarren Mundu Gerrak: 60-73 milio hildako
    Ez dira lehenagoko gerrak aipatzen ez eta gerokoak ere. Lehen, herri xumean biktimen porzentaia %10 izaten zen, gero %70.
    Hor ditugu benetako gizakia eta giza balioak, enparaua esne berbak dira besterik ez.
    Nahiago dut Ohianeko Legea han bizi diren basapiztiak ez baitira hain krudel. Hiltzen dute elikatzeko, besterik ez.
    Santamaria pertsona on-ona eta euskaldun handia izan zen, hari humanista deitzeari ia-ia irain bat dela deritzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude