Publikoa

Aurten ez dut, tamalez, areto ilunetan galtzeko aukerarik izan, baina han-hemengo hotsek diote azken aldiko Zinemaldirik onena izan dela, bai eskaintzaren aldetik, baita publikoaren erantzunagatik ere. Euskal produkzioari dagokionez, inoizko uztarik onenaren aurrean omen gaude. Amorratzen gaude bertan eman diren pelikulak ikusteko.

Euskal zinearen sokak gero eta etenaldi laburragoak ditu, eta pixkana-pixkana, nahiko urrats sendoak ematen ari da bai kalitatearen aldetik, eta baita egituren eraikuntzan ere. Baina euskal zinea ez da bi zororen ekimena. Publikorik gabe, nekez egongo da euskal zinerik. Banatzaileek edo zine-aretoek ere euskal zinea izan behar lukete eta ez dira. Beti izango dira arazo estrukturalak, baina beste sektore horiek gabe, euskal zinearen estruktura beti izango da ahula, teilatua baino ez duena.

Guk ere euskal zinearen parte bizia izan nahi dugun, takilletan ikusiko dugu.

7 thoughts on “Publikoa

  1. Publikoaren erantzuna, ene ustez, galtzen ari duk. Ez soilik (eta tamalez) euskal zinean, baita euskal musikan ere. Ingeleseradun herrietatik datorkigun guztia, maizegi kalitate negargarrikoa den arren, irensteko gauza garen bitartean, hemengoen ekoizpenak nekez gozatzen ditiagu.

    Baduk herritasuntzat, alor honetan ere, zer uste dugun erakusteko garaia. Kalitatearen aldetik, hobekuntza nabaria nabarituko diagu.
    Egon bizkor.

  2. Halaxe duk Txantrea, kaskarkeriaren aroan sartuak gaituk buru belarri. Musika aldean ez ezik beste alor batzuetan ere ikusten duk aipatutako kaskarkeria; esaterako literatuan, azken urteotan pagotxa ederra topatu ditek “idazle” saldo batek tenplario, kataro, grial, sekta etabarrez osatutako 500 orrialde goragoko “atxikimenduzko”(?) liburuekin. Liburu horiek, ez ditek mezu sakonik eskaintzen, bai ordea, akzio, misterio, eta sexua ere batzuetan, bata bestearen kalkoa izanik.
    Eta elikaduran? Fast food jaun eta jabe. Harrigarriena duk ikustea nola jende gazteak nahiago duela supermerkatuetan saltzen diren “plastikozko” oilaskoak baserrietan hazitako lumagorriak baino!!
    O tempora o mores!

  3. Jaimeri: berriz ituan jo duk. Liburu potolo horietariko anitzek, funtsik ez ditek.

    Janariaz denaz bezainbatean, gero eta gizenduago gaudek eta gero eta makurrago elikaturik. Hor zerbaitek huts egiten dik.

    Baduk tenorea besaulkitzekoa barik, karrikarat ateratzekoa gure gorputza zaintzen duten baserritar, arrantzale eta laborarien lanen alde nahiz burua elikatzen diguten idazleen alde.

    Artean ere ekologiaren alde egin behar diagu.

    Egon bizkor.

  4. Txantrea, hire ekarpena neure tresabira ekarriz:

    Mehe mintzatzen duk, mehe idazten dik: edukirik gabe, alegia.

  5. Tresabi horretan gure zaldale emaileak prestatzen digunaz bazkatzen garenok, gizen mintzatzen ikasten ari gaituk. Esker mila.
    Egon bizkor.

  6. Gaur, Oskorriren kanta bat abesten ari nintzelarik, Harkaitz Canok idatzi zizkien bertsook gogoratu zaizkidak:

    Ezin erran nizun hitzez
    Zenbat nuen sofritzen
    Ene dolore bortitzez
    Hasten banintz mintzatzen
    Flakoak, flakoak
    Litezke hitz guztiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude