Markak

Produktuek bezala, markek ere iraungipen data izaten dutela, eta jeltzaleek beren alderdiaren izen aldaketaren auzia zerabilten Forondan. Nacionalista adjektiboak oso prentsa txarra omen du mundu osoan; nazionalista eta asasinoa berdintzeko joera nagusitu omen, Europako hainbat nazionalistek egindako bidegabekerien kausaz; eta nahiago dutela nacional. Beren benetako izaera eta bokazioa markatzen omen ditu.

Gaur egun EAJ da izen elebiduna gordetzen duen alderdi bakarra. Euskarazko izenak ez diete, ordea, debaterik eragin. 1977. urtetik EAJ akonfesionala da, baina euskarazko siglaren J letrak jeltzalea esan nahi du (JEL

7 thoughts on “Markak

  1. Itxurakeriaren munduan bizi gara. Badirudi ez dagoela nazionalista edo komunista zintzoa izaterik Hitler edo Stalin existitu izanagatik soilik. Ikurren mundua bizi gara, ez ideienean. Azalean galtzen gara, ez mamian. Hautagaiak ere ez erretzaileak eta ez bananduak behar dute izan, haien gaitasun politikoa bigarren mailan geratzen da.

    Niri bost Jainkoarena. ez naiz EAJkoa baina, hala banintz, ez nengoke zauritua nire akonfesionaltasunean, EAJk ez baitu, praktikan, politika konfesionala egiten. Lege zaharra, berriz, oinarri ezinbesteko da gure nazionalismo-aurreko historian, gure lurraldeen foru-tradizioa baita.

  2. eaj espainiar legedia aplikatzen du EHn, hori da bere egintza politikoa azken urtetan, eta horrek independentzirako bidea ixten du, zeren benetan independentzia lortzeko instituzio independentistak sortu behar dira, bai gobernua bai parlamentua bai , nazioarteko instituzioak , eta kirol arloan berdin, orduan pnv herria engainatzen oso habila eta gero madrilgo kongresura honela instituzio independentistak sortzea ebitatuz, jakinez han eztagoela inoiz independentzia onartuko, joan eta espainiar nortasun agiria mantendu

  3. eaj gaur da independentziaren etsairik handiena zeren eztu sortzen instituzio independentistrik poderean egonez eta 30 urte daramte hor ; alderdi egunerako ohiua bakarrik du eaj rentzat independentzia

  4. Markei eta ikurrei buruz ari gaituk hi! Hik, ordea, marka guztiak hautsi dituk! Helduiok hariari gizona, betiko diskurtsoa utzita

  5. Gaurko hitz bestean aipatzen duzun PNVren izen aldaketaren ingurukoak kontu zahar bat ekarri dit gogora: Badirudi 1976an EAJk (agian, EAJko batzuk baino ez) pentsatu zuela alderdiaren euskal izena aldatu behar zela, Euzko Alderdi Jeltzalea zioen lekuan, Euskal Alderdi Abertzalea jartzeko; hori erakusten du, behintzat, 1976ko urrian Gerardo Bujandak, alderdiaren izenean, Astelena frontoian ELAren III Kongresuari zuzendu zion agurrak:

  6. Ederki erran duan bezala, EAJ duk izena era elebidunean duen alderdi bakarra. Kontu bitxia zeren izena duenak izana badu, kasu honetan, nortasun bikoitza dik zorioneko alderdiak.

    Zer pentsatu handiak emaiten dik ikusteak zenbat kezkatzen dituen erdaraz jarri nahi duten izenak. Bertze alde batetik,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude