Kanpolarrosak

Ez da gaia ateratzen dudan lehendabiziko aldia. Astelehenean, Basque Culinary Center-en txanda izan zen. Aurretik, beste asko sortu dituzte euskal panorama gero eta anglofiloagoan: Bilbao Exhibiton Centre, Basque Center for Applied Mathematics, Basque Center of Cognition, Brain and Language, Body Center Bilbao, Bilbao World Trade Center, Business Center Bilbao, Ekai Center, Urdaibai Bird Center, Donostia International Physics Center, Eroski Center, Donostia Estr

5 thoughts on “Kanpolarrosak

  1. Bejondaiala, Andu! Kalamidade berak haserretuta ibili ninduan, eta zain nengoan ea inor lotzen zitzaion kontu xelebre honi. Eta, ohi duan tamainan, dotore asmatu duk oraingoan ere… BTC horretara apuntatuko ote gaituzte?

  2. Hain gurea omen den sukaldaritzarako iaiotasunak are gureago den hizkuntza bultzatzeko balio liezagukeen arren, batere eltzeko goxorik prestatzen ez duten herritarren hizkuntza erabili ditek, enegarrenez, leku berria, fakultatea, izendatzeko.

    Kontua uste baino latzagoa duk. Hasmentako argazkian agertu ziren batzuek beren jatetxe entzutetsuen txarteletan ez ditek sobera zaindu euskara: erre azentudunaz idazten ditek;

  3. Kanpai-dorre inguruko kulturakoak ei ziren Euzkadi idiliko, elizkoi eta baserrizale haiek; gaurko Euskal Hiri honetan, kanpai-dorreko kultura hura papanatismo bihurtu da eta ingeleraz beztitu nahi. XVIII. mendeko jauntxo haiek gurean, Monarkian, Errusian…) frantsesarekin egin zutena azken finean, eta gaur memelo gisa ikusten ditugu.

    Pello Zabala bezala nago ni ere aspaldin: “zain nengoan ea inor lotzen zitzaion kontu xelebre honi”.

    “Chapeau”!

  4. Hiru karlistaden ondorio suntsigarri eta odoltsuak nozituta gero, Euskal Herriak lur jota geratu ziren, ekonomikoki zein espiritualki. Kanpotik etorritako atzerritarrak hemengo Herrian jaun eta jabe. Euskalduna ahalketu zen bere Herriaz eta batez ere bere mintzairaz (h

  5. Jaimeren hondar esaldia, zinez, marko batean jartzeko modukoa.
    Adibide bat aipatuko diat: Arrotxapeako Herri Ikastola joan den mendeko zazpigarren hamarkadan hasi zuan. Auzoari euskal eskola bat eman nahi izan zitzaioan. Urte zinez liskartsuak izandu dituk afera honekin. Joan den ikasturtean, (iaz!!!) , erdietsi zitean arrotxapeakoek eraikuntza erdal lerrokoekin banatu behar izan gabe, euskal eskola bat. Urteen borrokak emaitza etorrarazi dik. Urteotan guztiotan deusek ez zitian garaitu arrotxapearrak. Ea Jaimeren esaldiari, betiko erantzuna eman dizaiokegun: EZ!

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude