Bobinak

Arabiarrek hain berea duten kontakizunerako jario gozoa dastatu nahi duenak eskura du Nahguib Mafhuzen Mirarien kalezuloa nobela, Patxi Zubizarretak itzulia. Bertan ageri den Kairoko jendearen ispilua nonahikoa eta noiznahikoa dela esan zuten aurkezpenean. Eta halaxe izan: Arturo Ripstein zinemagileak Mexikon girotu zuen Mafhuzen nobela, eta Amaia eta bukaera izeneko pelikulak Zinemaldiko urrezko maskorra irabazi zuen 1993 urtean.

Aurten ere Donostian izan da Ripstein, baina esku hutsik itzuli baita etxera, sekulakoak eta bi esan berri ditu Zinemaldiaren kontra. Orain hogeitsu urte kategoria handikoa zenak gaur kakaren usaina du Ripsteinentzat. Baina zinea beti da mirarien kalezulo bat: 1993ko hartan pelikula atzekoz aurrera pasatu zuten, bigarren bobina gozatu eta gero ikusi ahal izan genuen lehendabizikoa. Hala ere, urrezko maskorra eman zioten.

Esango nuke oraingoan Ripstein izan dela bobinak nahastu dituena.

OHARRAK (Post scriptum)

Pelikula atzekoz aurrera pasatu zuten hartan, Victoria Eugenia aretoan nintzen. Polita izan zen bertan bizi izan genuen katxondeoa. Ripsteinentzat, ordea, garai hura gaurkoa baino

One thought on “Bobinak

  1. Joan den astean irakurtzen ahal izan genitian Ripsteinen hausnarketak. Latzak bota zitian epaimahaikideez. Haien ezdeustasunaz, alegia. Ederki kakaztu zitian.

    Zer gertatu zen? Zinez epaimahaikideen jakintza eza salatu nahi zuen ala galtzailearen kale egin ondorengo karmindurak eraginiko adierazpenak izan ziren? Nolanahi ere den bertzelako eleak erabili balitu, hobe. Goi-artista batek zerbait iruzkindu nahi baldin badu bere maila hizkeran ere erakutsi beharko likek. Zinez exkaxa duk

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude