Azkenean!

Berea ez zen bizitza, egun osoa tutuei lotuta, gaixoa ez zen ezertaz enteratzen eta gaitz erdi, begetal hutsa egina zegoen, bake-bakean joan da behintzat, ederra lasaitua hartu dutena berak eta bereek, oraindik ikusi behar ditugunak bizitza luzatzen eta luzatzen segitzen badugu, egoera horretan nahiago pastilla bat eta kitto

Metroa

Mutil koskorretan metro bitxi baten berri izan nuen. Laurogeita hamar zentimetro zituen, hamar zentimetro gutxiago eskolan irakasten ziguten platino-iridiozko prototipoak baino. Madrileko burdindegi batean saltzen omen zuten, eta herrian ba omen zen halako metro bat zeukan egur-saltzaile bat. Gizon hark obretako habeak, zutabeak eta oholak egiteko egurraren salerosketa zuen lanbide: metro normal batekin neurtzen zuen, antza, basoan erositako egurra; Madrilen erositako metroarekin saltzen zien bezeroei.

Bateraguneko sententziak egur-saltzailea ekarri dit gogora. Zehatzago esateko, gizon hark baino metro bereizi eta malguagoa darabilen justizia. Egur-saltzailearen metro faltsutuak platino-iridiozko prototipo unibertsala zuen erreferentzia, eta iruzurrean harrapatua izanez gero, ez zeukan ihesbiderik. Epaileen metroak, ordea, ez dauka garaian garaiko komenientzia politikoa beste prototiporik.

OHARRAK (Post scriptum)

Bertsio batzuen arabera, burdindegia Madrilen zegoen, baina baziren denda Bilbon kokatzen zuten bertsioak ere. Burdindegikoek ez zioten, jakina, edonori saltzen metro dontsua, influentziak zituen errejimeneko jende guztiz fidagarriari baizik.

Kiratsa

Mezu bat jaso dut gaztelaniaz, bizpahiru esaldi laburrekin eta mutil nerabe baten lau argazkirekin. Orain hilabete batzuk ni bizi naizen inguruan izandako krimen bati buruz interpelatzen nau mezuak:

Arrosarioa

Arrosarioak errepikapenari zor omen dio bere energia espirituala, eta energia nuklearraren aldekoek, fedea indartzeko, lelo beti beraren indar espirituala bilatu diote beren arrazoibideari: Garo

01/09/11

Izugarrikeriaren marka beti dago nork hautsiko zain, eta brastakoan, gure arrunkerien ispiluaren aurrean geundela, Adan paradisutik bota zutenean baino abailduago sentiarazi gintuen telebistak: nola da posible, zergatik, zer gertatuko da

Tabakaleraz berriro

Enegarren aldiz, enegarren prentsaurreko bat eman dute esateko ez dakitela zer egin; badaukatela etxetzar egoki askoa, asentu ederrekoa eta harrizkoa, baina ez dakitela zertarako; egon, badagoela kultur proiektu halako bat, baina errebisatu egin behar dela, egokiena den jakin, gaurko kultur premiei erantzuten dien aztertu, adituek zer dioten ikusi, ondo pentsatu, zer esaten du herriak? abestu, eta pentsatzen segitu

Kontrastea

Deigarriak izan ohi dira Home English akademiak estatuko hainbat irratitan ematen dituen iragarki laburrak. Egunotakoak belarrietako argizari guztia urtu dit niri. Bertan, enpresa bateko lankideek argumentu ezin txundigarriagoa darabilte neska batek ingelesa ikas dezan: laster zuzendari gisa etorriko zaien arduradun berriak