Begiradak

Nork, bere neurriko titularra; nork, bere neurriko analisia; nork, bere memoria. Beranduegi iritsi da. Inoiz ez da berandu. Porrota, garaipena. Garaile-galtzaile joko makabroa. Iraganaren pisua, etorkizunaren xarma. Memoriaren eskubidea, elkarbizitza eraikitzeko behar den irudimena. Denok biktima eta denok preso ginenekoa. Oinazea, eta oinazeari begiratzeko moduak. Pozezko negarrak. Baita mindurazko malkoak ere. Sentimendu orotarikoak, kontrajarriak, hautsiak, beteak. Zubiak eraikitzeko ordua. Gorrotoaren ganbara husten hastekoa. Justizia eta elkartasuna.

Bosteko batean kabitzen da bihotz zabaltasuna. Bostekoaren ukoan, gorrotoa.

Frankismoa, ETA: gure gizartean inork gutxik ezagutu du klase bateko zien besteko politika diktatorialik gabeko garairik. Etsita ere bageunden inoiz etorriko ote zen horretarako eguna. Sufrimendu guztiak kabituko ahal dira hemendik aurrerako gure jardunean, atze lotuak erakutsiko ahal digu aurre librea nola dantzatu.

OHARRAK (Post scriptum)

One thought on “Begiradak

  1. Ados nagok egunotan agertu(ko) diren idazkirik asko aldez aitzinetik idatziak izan direla dioen hire hausnarketarekin. Bertze paragrafo batean frankismoa aipatu duk. Hondar garaiotan liskar armatuarekin bukatzeko ezinbertzekotzat jotzen ohi diren urratsak diktaduraren amaiari ezarriz gero zera ondoriozta zezakeagu: frankismo bete-betean bizi gaituk. Hiltzaileek ez ditek barkamenik eskatu, biktimak aintzatetsiak ez izateaz gain, mespretxatuak ez ezik, bortxatuak ere izan dituk; desagertuek desagerturik segitzen ditek, alderdi politiko batzuk ezin ager daitezkek hauteskundeetan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude