5 thoughts on “Estura

  1. Lehengoan entzun nion Eduardo Punseti gizakia ez dela inoiz azken 40 urteetan bezain zoriontsu izan. Mundua pasokotzat juzkatzeari utzi eta oraintsu hasi omen gara gozatzeko modukotzat hartzen. Beste hau ere esan zuen: psikologo amerikar baten azken azterlanaren arabera, gizakia ez dela inoiz egun bezain eskuzabal edo borondate onekoa izan. Harrapa ezak!

    Zeinek ordaintzen die hori esateko? Zeren eta, edo ni itsutua nago, edo sagua ezin aseta eta katua bera ere beldurrak aidean bizi da. Aforismo adierazgarri batek halaxe dio: Gosetuak ez dio sinesten aseari, eta asea ez da gosetuarekin fio.

    Jainkoak bakarrik daki zenbat idatzi den aberastasunaz eta pobreziaz. Gai honi heltzean hain zorrotzak dira nire hitzak eta hain amutsak egintzak, ezen odoltxartu egiten bainaiz.

  2. 7000 mila miloi biztanle kopuru izugarria da ,ta baldintzak ondo bizitzeko behar denean oso zaila lortzeko, hor txinak seme bakarrakin biztanle kopurua murriztea lortu du, eta gai izan dira hazketa ekonomiko izugarria lortzeko, baino planetako errekustso naturalak suntsitzen ari gara ,bai itsasokoaak dagoen baino arrai gehio atrapatuz, eta bai lurrekoak desertizatzen ari garelako zonalde handiak

  3. Anjelek bere gaurko zutabean ukitzen duen gaiak antzinako txiste bat erakarri dit gogora:
    – Hi, badakik zer esaten duten baikorrek egoera honi buruz?
    – Ez ba.
    – Ba, horrela jarraitzekotan etorkizun batean kaka hutsa jango dugula.
    – Hi, baina hau ezkorrek esango ditek!
    – Ez, ezkorrek galdetzen ditek ea denentzat izango al den.

  4. espainan ere ,extremaduran eta andaluzin, ta kastilan desertizazio oso handia da, eta hori arborez betetzea kostu handia du, ;EHn nafarroan iruinatik behera nahiko desertu da

  5. Zenbat edeten du munduak? Galdera ona. Nolanahi ere den, behar baino aisa gehiago xahutzen diagu (katua baikara). Guk, adibide txar bat jartzeagatik, dutxaren zorrotada nahi bezain bero atera arte isurtzerat uzten dugunarekin Afrika aldeko famili oso bat (sagua) urte betez bizi litekek, horra urritasuna!

    Behar izan gabe jaten den guztia, txiroen urdailari ebasten zaiok (Gandhirena, nonbait). Ez baikor eta ez ezkor (hagitz ona txistea, Jaime), ongi banatuz gero denondako hainbat hazkurri bazegok. Ez diezagutela honetan ere ziririk sar!
    Egon bizkor.

    Ghhjcdf-ri: Iru

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude