2 thoughts on “Eldarnioak

  1. Berri pozgarria da eleberri miresgarri hori euskaratu izana. Bide batez esanda, haren liburuen azal-hegaletan udak-eta Hendaian ematen zituen idazle horrek euskaraz ere bazekiela irakurtzen da, baina ez dut datu gehiagorik topatu: hona beste harimutur bat istorio ederra harilkatzeko… Dena dela, eleberritik miresgarriena iruditu zitzaidan emakume frantses baten eta ofizial aleman baten arteko harreman bitxia (uste dut ekamumearen senarra preso zegoela, edo hila, ez dut ondo gogoratzen), miresgarria, bestak beste, hori idazten ari zena kukuan eta alemanek eurek (baita haien laguntxo frantsesek ere) jazarria zebilela.

  2. Egia bada hire kalkuluek ondorioztatua, hots, aldi berean zeudela Auschwitz sarraskitze-esparruan, seguru aski, ez ziketean elkarren berri izanen. Noizbait elkar ikusiz gero, zeharka eta beldurrez so eginen zioketean elkarri. Egoeraren bortitz eta ankerrak sortzen duen mesfidantzak eta larritasun esturak ez zitizketean utziko adiskidetzerat.

    Nazismoaz ez ezik, gainerako faxismoez ere gizonezkoek ditek gehiena idatzi. Beharbada horrexegatik zaizkiguk hain latzak iruditzen Ana Franken idazkiak. Gerretan lehen galtzailea egia baldin bada, maizegi gerra-sari izan diren emakumeek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude