Epaitondoa

Magna izeneko nafar mea-enpresari agortzen ari omen zaio Esteribarren daukan magnesita-harrobia. 180 lanpostu kolokan jartzeko arriskua omen dago, eta Zilbeti pagadi babestuan zabaldu nahi dute harrobi berria.

Natura babestu beharra eta gizakiaren premiak. Nola epaitu, zeren alde eman epaia? Egunkari batean, Zilbeti pagadiaren argazki deigarrian, epaitondo mordoa ageri da, motozerren zauri berri aratzekin. Halaxe deitzen zaie arbola moztu ondoan lurrari lotuta gelditzen diren arbola-ipurdiei: epaitondoak edo epai baten ondoak, ondorioak. Epaiak mozketa esan nahi du. Eta zauria. Hedadurak, ordea, gaur ematen diogun esanahi nagusia finkatu digu: erabakiarena.

Egungo esanahiaren araberako epaiarekin esanahi zaharra berritu du Magnak, epaitondoak utziz Zilbeti pagadian. Utzi ditu Lizardiren Zuaitz etzanaren oihartzunak ere: lurra eta epaitondoak

Solasa

Ez bainuen zutaberako gustuko gairik aurkitzen, nire barruko harra hasi zait tenta eta tenta, inkisidore zahar baten maneran: zergatik egunero zutabe bat idazteko neke hori? Eta nik: ez sosengatik. Inkisidoreak: famagatik, orduan. Nik: egoa ez da bide lagun txarra, baina euskara dut lan-tresna, ez nago sare sozialetan, bakardadean egiten dut bertan goxo. Inkisidoreak: euskarari laguntzeagatik? Nik: euskararen premia nik daukat, euskarak ez nirerik. Inkisidoreak: idealen edo lagunen leialtasunagatik? Idazlea idazle dena bere letrekin da leial. Inkisidoreak: berandu duk, ez daukak biharko zutabearen nondik norakoaren arrastorik. Nik: idatziko dut zer

Bazen ordu!

Zinez zaila behar du hiru erakunderen adostasuna biltzea proiektu polemiko batean, baina azkenean lortu dute akordioa, bai edukiari dagokionez, baita formetan ere. Ez dute oraindik publiko egin, baina iturri onetik dator albistea: Donostiako Tabakalera izango da, azkenean, autobusen geltokia. Eta Tabakaleraren hasierako asmoa arte garaikideen bordatxoa izatea baitzen, hiru erakundeak bat datoz horren irtenbide guztiz ekonomikoan ere: autobusak eroso kabitzeko eraikuntza zeharo hustu beharko denez, Oteizaren kutxa metafisiko erraldoi baten antza hartuko du geltokiak. Horrela, egunero bertatik pasatuko diren ehunka bidaiarik oriotarraren arte metafisikoa gozatzeko pagotxa izango dute, jatorrizko proiektuak inoiz amestu ez zuen proiekzio publiko bat bermatuz. Bi txori hiru eskopetekin zorroratzea deitzen zaio jokaldiari.

Agintariek i

Dinosauroak

Mari Domingik ez baitu oraindik gure etxeko bidea ikasi, aurten ere Olentzero izan da gaueko ordu txikitan sartu zaiguna lapur bat balitz baino isiltasun handiagoarekin. Eta zapatetan utzi dizkigun oparien artean, dinosauroei buruzko liburu bat du gure ilobetako batentzat: txit ilustratua da, Txinatik euskaraz datozkigun liburu gehienak bezala.

Eguerdian liburuko orrien pasan eta dinosauroei buruzko kontuen kontuan ibili gara iloba eta biok. Ohartu naiz ilobarentzat piztiok ez direla batere beldurgarri.

Oparia

Ordu txikiak dira, maskuria husteko premiak jaikiarazi nau. Gero, ia gaueroko errituari jarraituz, hozkailura joan naiz, basokada bat esne hartzeko sukaldeko leiho aurrean. Euriak eta haizeak dardara eragiten diete etxeko kristalei, kaleko argiei, bazter erdi ilun guztiz bustiei. Bat-batean, argi bat piztu da ia urte osoan hutsik egon ohi den etxe bateko leihoan. Opari baten moduan hartu dut beste leihokoaren nondik norakoak imajinatzeko aukera. Emakumea ematen du, nire adin modukoa, ez oso garaia. Egunon bereiziagatik etorria behar du. Edo, beharbada, aspalditik bizi da etxe horretan, baina nik ez dut izan haren berririk. Bakarrik bizi bada, haren bakardadearenik. Arazo laboralak baldin baditu, haren egoera sozialarenik. Gaixo baldin badago, haren eritasunarenik.

Leihoan segitzen du, gau iluneko argi bakarraren erdian, baina imajinazioaren oparia da hartaz dakidan-edo guztia.

OHARRAK (Post scriptum

Ez galdetu zergatik, baina idatzi nuenean, zutabe egokia iruditu zitzaidan gaurko egun seinalatuan argitaratzeko.

Eta jakina: egunotako festetan, berritu aurrera egiteko ilusioa, kandelaren sutxoa eskuarekin babesten dugun bezala.

Azeriak

Raxoik, umetan, oilategia zaintzen jarri zuten azeriaren ipuina entzungo zuen. Eta gustatu: zergatik izan behar dute azeriek istorio guztietako luki barrabasak, eta oiloek, aldiz, umil koitaduak? Ipuina errepikatzeko eta ipuina errepikatzeko eskatuko zien etxekoei: ondo iltzatuta gelditu zitzaion istorioaren muina.

Gobernu berria izendatzerakoan, behintzat, gogotsu aplikatu du oilategia zaintzen jarritako azeri pikaroaren eskema: krisia ekarri zuen azeri espekulatzaileetako batek gidatuko du ekonomia; zergei nola izkin egin bilatzetik jaten zuen azeri bizkor bat izango da zergen arduradun; hamar bat auto handi dauzkan azeri kapritxodun batek zainduko du ingurugiroa; mordokako lehergailuak fabrikatzen zituen azeri bat izango da defentsako ministro

Harriduraz

Euskararen inguruko han-hemengo hodei ilunek ez digute panorama bere osoan ikusten uzten, baina egon badago zertaz poztu eta zerekin harrotzeko motiborik. Joan zen igandeko berripaperak Elixabete Perez Gaztelu filologoari egindako elkarrizketa zekarren. Kontu interesgarri askoren artean, elkarrizketatuak zioen:

Kretinoak

Giovanni Falconi epaile italiarrak gogotik egin zuen mafiaren kontra eta larrutik ordaindu atrebentzia: akabatu egin zuten. Behin, epaiketa batean, zera galdetu zion Frank Coppola mafiosoari:

Bidean

Gernikako Akordioaren sinatzaileek joan den asteburuan biktimen auziaz egindako deklarazioak adostasun-desadostasunen abaniko handia zabaldu du. Espero izatekoak ziren txaloak eta txistuak: ez dago gertatutakoaren sentimendu kolektibo eta pertsonal bakarra, ez dago gertatutakoari buruzko kontakizun bakarra ere. Errekondok esan berri du: