Harriduraz

Euskararen inguruko han-hemengo hodei ilunek ez digute panorama bere osoan ikusten uzten, baina egon badago zertaz poztu eta zerekin harrotzeko motiborik. Joan zen igandeko berripaperak Elixabete Perez Gaztelu filologoari egindako elkarrizketa zekarren. Kontu interesgarri askoren artean, elkarrizketatuak zioen:

7 thoughts on “Harriduraz

  1. Ezin da ukatu azken teknologiak euskararen mesedetan izan direla, eta direla, baina, ohartxo bat ematekotan, gogoan dut mutil koxokorra nintzelarik, Zarauzko auzo batzuetan erderazko solasaldi bat entzuterakoan, hango biztanleek burua bueltatzen zuten jakin minez, nortzuk ziren euren euskal paradisua urratzen zutenak jakiteko.
    O tempora o mores!!!!!!!!

  2. Arrazoi, Andu!
    Ez nauk lotsatu eta ezta lotsatuko ere, gure Luix Villasante maisu genuela, teologia ikasten ginen sasoian, alimaleko lana zuenez Axularren GEROko lanean, nola ikasleoi banatzen zigun Geroko fitxategi luze hura… besterik ez eskura eta, fraileon sandalia kaxa kartoizkoetan txukun ordenaturik zetian fitxak… “gaurko ordenadoreen baliabiderik izan balu”, esaten diagu tarteka… baina nagok, alferrik izango zuela, ziurrenik, idazteko makinari zinta aldatzen ere, geuk lagundu behar genioan eta… Beste lan-erritmo luze lasai patxadakoa ziaten haiek, ikuiluko behizaharren hausnarreko erritmoa, deitzen zioan gure fraile batek.

    Bart, Joxe Miel Barandiaranen dokumentala euskal telebixtan ikustean, juxtu, Manuel Lekuonarekin, Luis Mitxelenarekin eta gure Luix Villasanterekin oroitu ninduan… maisu bikainak izan genitian, izan genituenez…

  3. pauso batzuk eman ditugula bide onean bale baino politikan ta beste eremutan handitan oraindik hankamotz dela ezin ukatu; sistema judizialan ta udaletan zerbitzuak ta

  4. Pedro Yrizarrek gauza bera onartu (eta egiaztatu, antza) omen zian ordenagailua erakutsi ziotenean.
    Ederra izanen zatekean handi horiek ikustea egungo teknologiak lagunduta. Pello, pentsa ezak, Luix handiaren kutxa horiek guztiak CD bakar batean sarturik!

    Euskararen mesederako izan dela, zalantzarik ez baina Jaimeren (Jaime, beti Jaime) ideiari lotuta, teknologiak gorabehera, lan gaitza diagu “euskal eremu” batzuk arras euskalduntzeko nahiz euskaldundurik daudenak euskal joskera jatorrerat hurbiltzeko. Solasa diagu hurrengo erronka, euska

  5. Alderantziz ere gertatzen dela iruditzen zait, Euskararen inguruko han-hemengo aurrerapausuek ez digutela panorama bere osoan ikusten uzten, alegia.
    Areago, instituzioek eta alderdi gehienek aurrerapausuak eta argiguneak azpimarratzen ematen dute denbora, ilundutako zerua seinalatzen dutenak gaitzetsiz era berean.
    Adibide xume bezain adierazgarri bat jartzearren:
    Mitxelena hil zenean ETB1 lehen urratsak ematen hasia izango zen. Euskal komunitatearentzat aurrerapausu itzela izan zen hura. Eta gaztelaniazko kateak pare bat besterik ez ziren izango. Baina jarraian ETB2 erdalduna sortu zuten, askoz baliabide gehiagoz hornitua, eta gaur egun 30 bat kate generalista erdaldun dauzkagu aukeran, euskarazko ia bakarraren aldean, gainbehera datorrelarik gainera, gero eta utziago, gero eta baliabidez hustuagoa.
    Euskararen aurrerapausu edo atzerapausuez eta lehengo aldean eskura dauzkagun tresnez hitz egitean kontestuari erreparatu beharra dago, bestela…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude