Azeriak

Raxoik, umetan, oilategia zaintzen jarri zuten azeriaren ipuina entzungo zuen. Eta gustatu: zergatik izan behar dute azeriek istorio guztietako luki barrabasak, eta oiloek, aldiz, umil koitaduak? Ipuina errepikatzeko eta ipuina errepikatzeko eskatuko zien etxekoei: ondo iltzatuta gelditu zitzaion istorioaren muina.

Gobernu berria izendatzerakoan, behintzat, gogotsu aplikatu du oilategia zaintzen jarritako azeri pikaroaren eskema: krisia ekarri zuen azeri espekulatzaileetako batek gidatuko du ekonomia; zergei nola izkin egin bilatzetik jaten zuen azeri bizkor bat izango da zergen arduradun; hamar bat auto handi dauzkan azeri kapritxodun batek zainduko du ingurugiroa; mordokako lehergailuak fabrikatzen zituen azeri bat izango da defentsako ministro

8 thoughts on “Azeriak

  1. Orain dela pare bat urte gure semeak oparitutako bi liburu irakurri nituen: “La verdadera historia del club Bilderberg” eta “Los secretos del club Bilderberg”. Liburu hauek Daniel Estulin nazioarteko espioi izandakoak idatzita daude eta “Bronce” da argitaletxea. Benetan ikaratzekoak dira azken berrogeita hamar urteotan Bilderberg-ek eginda eta antolatutakoak munduan zehar. Harritzekoa da,halaber, klub delako hau osatzen dutenen izen-abizenak jakitea. Jakina, ezinezkoa da liburu hauetan agertzen diren guztiak lerro gutxi horietan aipatzea; irakurri egin behar den-dena munduan gertatzen denaren ikuspegi dexente bat edukitzeko. Bilderberg, Trilaterala, FMI eta guzti hauen gainetik Rothschild familiak,(judutarra noski)mundu guztiaren hariak mugitzen dituenek, barrabiletatik sano harrapatuta gauzkate. Haietariko batek (ez dut gogoratzen nor izan zen) esan omen zuen: Inoiz gure nagusigoa kolokan jartzen baldin bada, mundu erdi bat armatuko dugu beste erdia suntsitzeko.
    Ez dut uste Rajoy benetako azeri denik baizik eta talde horien mandatari hutsa.
    Jainkoak anpara gaitzala (edo Txerrenak).

  2. Aupa, Jaime!
    Bilderberg koadrillaren liburuak utzi irakurri nahi duenari. Teologia sozial altuena (ez, baxuena) baina ziurrena dago liburu horietan. Askoz gehiagok irkurri behar lituzkete: horko berririk ez baita inongo aldizkari eta egunkaritan azalduko… Beldurgarria, benetan. Eta, krisiaren nondik norakoak argitzeko distira xumerik ere badute, badutenez… Nik ere ez dakit noren anparoan jarri, baina, gure asaben esaera hartuta, “Jainkoak guarda”!!

  3. Beraz, argi eta garbi zegok zer garen agintariarena egiten duenarendako, fitsik ez. Girtena kendu zaion ahorik gabeko aiztoa bezalakoa. Argi eta garbi zegok zertarako balio duten hauteskundeek, antzerki anker eta suntsigarri honetako txotxongiloak aldatzeko, sekulako soldata gaitzak patrikaratuko dituzten txotxongilo berriek lehengo atalekoao ordezka ditzaten.

    Makurrena, ene gardiz betiere, halako aukeraketak egiteko daukaten begirunerik eza. Besaulkia bete berri dutenen kurrikuluma izanik ere, aukeratu egin ditiztek. Eta ez ditek ja ere estali. Deusek ere ez ditik kikiltzen, ezerk ere ez asmoz gibelarazten. Azaldu dizkiguan adibideak Vaticanoko ekonomia arduradun ateo bat izendatzea bezain lotsagarriak dituk eta, halarik ere, ederki erran duan bezala “oso pozik agertu dira argazkietan”.

    Jaimek azaldu eta Pellok sendetsi duenak erabateko iraultzarat joanarazten ez bagaitu, hitzordua eskatu behar diagu. Hitzordua sendagilearekin barik, ehorzlearekin, hilik gaudelako.

    Egon bizkor.

  4. Beno mutilok, uxa ditzagun beldurrak, kezkak eta gainontzeko buruhausteak. Ospa dezagun batzuek Jainkoaren Semearen Jaiotza eta besteok Negu Burua, bake santuan.
    Eguberri On guztioi!!!!!!!

  5. Nire ustez, Bilderberg-tarrak kritikatzeak ez du baliorik dauden alternatibak ahaztuta. Gizatxar koadrilla baten mende gaudela? Ados. Estulinek liburu horretan aipatzen duenez, komunismoa eraistea izan zen klub horrek 1954an hartu zuen erabaki nagusietakoa. Baina… 1989an igitaia amustua zegoen eta mailua kirtenik gabe. Lepazurreraino zeuden Langileek eraitsi zuten Berlingo harresia, ez Alderdi Komunistetako burokratek. Nik ere nahiko nuke erdibide bat, jauntxo horiek bota eta, aldi berean, ezker totalitariora joko ez duen erdibide bat. Baina, politikan ba al da erdibiderik? Gorbatxov-en perestroika da erdibideko politiken erakusgarri tristeena. Estulinentzat, ziur, Bilderbergtarra izango da. Komunista ortodoxoentzat, berriz, kapitalista arnegaria. GABON GAU ONA PASA DANOK!

  6. Honako hau aurkitu dut sarean. Nirea lau egun lehenago idatzia da, baina horrek ez du ezer esan nahi. Edo bai: denok asetzen dugula gure egarria han-hemengo iturrietan.

  7. Aznar presidente izan zen garaiko txistea:

    Franco, bat-batean berpiztu da eta “Erorien Ibarrean” zaintzaile bat ikusi du:

    -Baina, nola liteke?- dio zaintzaileak estonaturik.

    -Ez harritu hainbertze eta erradazu, Nork agintzen du egun Espainian?

    -Ez kezkatu Generalisimo! Zureek agintzen dute. Presidentea Aznar da.

    -Hagitz kazetari ona, Manuel Aznar Zubigaray, “Historia Militar de la Guerra de Espa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude