Dinosauroak

Mari Domingik ez baitu oraindik gure etxeko bidea ikasi, aurten ere Olentzero izan da gaueko ordu txikitan sartu zaiguna lapur bat balitz baino isiltasun handiagoarekin. Eta zapatetan utzi dizkigun oparien artean, dinosauroei buruzko liburu bat du gure ilobetako batentzat: txit ilustratua da, Txinatik euskaraz datozkigun liburu gehienak bezala.

Eguerdian liburuko orrien pasan eta dinosauroei buruzko kontuen kontuan ibili gara iloba eta biok. Ohartu naiz ilobarentzat piztiok ez direla batere beldurgarri.

5 thoughts on “Dinosauroak

  1. pnvkoak dena usteltzen dute olentzero ere bai, ikaskin ardo ta arrautza zalea, ta kapoiak zituna orain kristau ta naziminto zalea bihurtu dute

  2. Urtero bezala, aurten ere ikazkin erretzaile potoloa gurerat etorri duk. Urtero bezala, aittatxi etorri zaidak ekarririko opariak erakusterat. Berexi xamarra gure aittatxi, betaurrekoak dituen arren, zerbait irakurri behar duenean bertze betaurreko batzuk erabiltzen ditik. Gero, norbaitekin mintzatu behar izatekotan betaurreko horiekin halako aurpegi bitxiak jartzen ditik, ikusiko ez balu bezala. Ez badu irakurri behar, lehengo betaurrekoak paratzen ditik berriz eta, harrigarria, ez dik aurpegi arrarorik jartzen jendearekin solasteko.

    Gaur Olentzerok oparituriko liburu berria irakatsi zidak, animalia erraldoiz beterik zegoena. Batzuk hagitz itsusiak. Ikastolan ikusiak ditiagu, dinosauroak dituk. Aittatxik arras izuturik emaiten zian. Bakoitzaren izena aipatzen zidalarik halako ahots ozen baina dardaritiaz mintzo zuan. Urduri zirudian. Hondarrean, lasaitzeko (osasun aldetik sendo badago ere, bihotzekorik ez izateko, badaezpada ere), aspaldian hil zirela jakinarazi behar izan zioat. Bazenekite zer lasaitua hartu duen!

    Gero elkarri begira geratu gaituk biok. Isilik. Maite diat aittatxi, baina amarekin hitz egin behar diat. Agian ikastolarat eraman beharko nikek halako gauza xumeak ikas ditzan. Haren bihotzak nahiz, orokorrean, osasunak eskertuko lidaketek.

    Egon bizkor, aittatxi.

  3. Dinosauroren kontuak zera gogorarazi zidak: Gure iloba tikia zelarik halako bat liburu bat oparitu genioan. Muttikoak gogotsu ikasi zitian erraldoi horien izen nahiz tasun eta neurri guztiak. Oroimena lantzeko balio izan zioan. Eskoletan hitzaldiak ere eman zitian, gogoan zeukaat Parasaurolofus delakoari buruz etxean prestatu zuena. Gero irakasleak berak eskatzen zioan laguntza gaia prestatzeko.

    Kontua duk, liburu horri esker Naturaren inguruko gaiak laketzen hasi zitzaizkiola eta heldu den urtean, ontsalaz, bere tesi doktorala burutuko duela Geologian.

    Zainddu ongi etxeko “paleontologoa”, nork daki ez ote duen hor, aldameneko herriko harkaitzetan duzuen altxorra ikasiko. Hala biz!

    Egon bizkor.

    Hondar oharra: hire illobak segitzen badu horrekin, herorrek ere ikasiko dituk izen bereziak, kontatuko diguk.

  4. Santa Klaus, ” Papa Noel” Erregeak; Olentzero Mari Domingi. Haurtzaroko mito horiek diraute, debekatze asko urteetan zehar jarri ziguten arren; (Olentzero nagokio bereziki). Bainan herri kultura ez da hain errex ezabatzen edo ez dira izadiaren istripuz desagertzen , Dinausorioak desagertu omen ziren bezalaxe. Gizonak dezagert arazi duena arrapitz lezake hala nahi badu.
    Zentzu amankomun bat duten bi artikulu irakurri ditut duela denbora gutxi Le Monde Frantziako kazetan; guraso eta aditu batzuek haurrei txikitan ” Papa Noel ” bururatzea kaltegarria zelakoan debekatu nahi luketela. Euskal Herrian eta Espainian Olentzero eta Erregeak hurrenez hurren sinismena ezabatu nahi dionik ez dakit, bainan hildo horretatik sartuko bagina, mundu osoki asbstraktu batean sartuko ginakelakoan nago. Mitoak naski mitoak dira eta errealitatik ez gaituzte urrundu behar, bainan kultur herrikoiaren barne barnean daude eta horren kentzea kultur askoren gaitsestea litzateke. Baztertu behar duguna tabuak eta supertzitizio kaltegarriak dira ( Xagutzarrak infernuko izakiak direlakoan baserrietako atean bizirik hitzeztea adibide askoren artean).
    Bigarren berria : gaur genetikak egiten dituen aurrepenen laguntzaz, gure harpeetako arbasoen denboretan bizi ziren mamuthak berpiztuko omen dituzte. Zientziaren ikuspuntutik begiratuta ederki bainan zer ondorioak? Lehenik ez dira egiazko mamuthak izanen fetoen eramaileak elefante emeak izanen diren ber. Orduan mandoa bezalako kabala berri bat ukanen dugu. Iranganaldiaren arrapizte faltsu bat beraz; bestetik zertzuk izanen dira ingurumenarako ondorioak? Nolako jarrera ukanen dute bitxi edo pizti berri horiek orain dauden landare gizaki abere eta uzten aurrean? Bidasoan Ameriketako kastorrak jarri zitutzen; herrialde honetako baratzetan domai andana bat egiten zutela kendu egin dituzte. Desagertu diren abere motak arrapiztu ordez hobe litzateke orain desagertzeko arriskuan daudenen zaintzea eta kitto.
    Gauza bera esanen nuke ohiturekin Halloween bezalako festa berriak haurren eta jendeen gogoetan sartu ordez, askoz hobe daudenak gordetzea eta zaintzea.

  5. Jakes Lafitteren idatzi interesgarri hori irakurri ondoren galdera bi egin nahi nizkioke nire tokaioari (Jacques deitzen zidaten Frantzian), ausardi handia ez bada. Bata: senidetasunik edo lotzen al zaitu Piarres Lafitte Lapurdiko hizkuntzalari handiarekin? Eta bia: denboran atzerago abiatuak, ba al duzu zer ikusirik beste lapurtar famatu batekin, Jean Lafitte korsarioarekin hain zuzen ere?
    Barka iezadazu atrebentzia.
    Izan untsa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude