Bazen ordu!

Zinez zaila behar du hiru erakunderen adostasuna biltzea proiektu polemiko batean, baina azkenean lortu dute akordioa, bai edukiari dagokionez, baita formetan ere. Ez dute oraindik publiko egin, baina iturri onetik dator albistea: Donostiako Tabakalera izango da, azkenean, autobusen geltokia. Eta Tabakaleraren hasierako asmoa arte garaikideen bordatxoa izatea baitzen, hiru erakundeak bat datoz horren irtenbide guztiz ekonomikoan ere: autobusak eroso kabitzeko eraikuntza zeharo hustu beharko denez, Oteizaren kutxa metafisiko erraldoi baten antza hartuko du geltokiak. Horrela, egunero bertatik pasatuko diren ehunka bidaiarik oriotarraren arte metafisikoa gozatzeko pagotxa izango dute, jatorrizko proiektuak inoiz amestu ez zuen proiekzio publiko bat bermatuz. Bi txori hiru eskopetekin zorroratzea deitzen zaio jokaldiari.

Agintariek i

3 thoughts on “Bazen ordu!

  1. Twainen esaldia, bikaina. Gizakiak barik, irensleak gaituk. Emaiten diguten guztia irensten duten bizidunak. Halaxe urteko 365 egunetan eta heldu dena bezalako urteetan, urririk emaiten zaigun egun horretan ere, jai hartu beharrean (hots, gauzak bitan oldoztu ordez) otsailaren 29an ere irensleak gaituk. Ez diagu konponbiderik.

    Egon bizkor.

  2. Inozenteak direla eta, Mateosen liburuan irakurtzen da:
    Herodes erregea, jakintsuek engainatu egin zutela oharturik, biziki haserretu zen, eta Belenen eta inguruetan bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindu zuen, jakintsuek adierazitako denbora kontuan harturik….
    Nire galdera da: zergatik ez du Flavio Josefo historialariak inolako aipurik egiten, garai haietan hain deitoratua izango zen sarraski doilor honi buruz, jakinik, Herodes ez zela bere begiko?
    Beste galdera: nola onartu zituen Herodesek bere jauregian errege magoak, judutarren legeek magia eta magoak debekatzen bazituzten?
    Ohartxo bat: fisikoki ezinezkoa da (oker ez banago) izar bat, zeruko gorputza, leize baten gainean geldi-geldi egotea kartoizko ez bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude