Solasa

Ez bainuen zutaberako gustuko gairik aurkitzen, nire barruko harra hasi zait tenta eta tenta, inkisidore zahar baten maneran: zergatik egunero zutabe bat idazteko neke hori? Eta nik: ez sosengatik. Inkisidoreak: famagatik, orduan. Nik: egoa ez da bide lagun txarra, baina euskara dut lan-tresna, ez nago sare sozialetan, bakardadean egiten dut bertan goxo. Inkisidoreak: euskarari laguntzeagatik? Nik: euskararen premia nik daukat, euskarak ez nirerik. Inkisidoreak: idealen edo lagunen leialtasunagatik? Idazlea idazle dena bere letrekin da leial. Inkisidoreak: berandu duk, ez daukak biharko zutabearen nondik norakoaren arrastorik. Nik: idatziko dut zer

3 thoughts on “Solasa

  1. Inkisodoreari ihardestekoa: hi irakurleekiko begiruneak bultzatzen hau idazterat. Gu, pantailaz honaindian gaudenok, hire idazkien aiduru gauzkak, aiherrak. Itsasoak gatza eta ura (eta itsasturiak) baino maiteago ditiagu guk hire idazlanak. Segi ezak diziplina menperatu nahian.

    Egon bizkor eta diziplinatu. Esker mila.

    Hondar oharra: “Solasean” nik hainbertze maite dudan eskualdean (Bidasoaren arroan) “solasin” ziotek. “Solasin gaude” Sol-la-si-n, hango entonazio berezia ez ezik, hango hitzak berak ere musika hutsa dituk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude