Ederragorik, zer

Alberto Caierok, Fernando Pessoaren heteronimo batek, eguzkia opa digu irakurleoi poema batean, eta aulkitxo bat ere bai

3 thoughts on “Ederragorik, zer

  1. Irratian berriki aditu diat oniomania hitza. Sindrome horre zeharo harrapatzen ez gaituen arren, oraino bederen, datotan behar baino aisa gehiago erosteko joera izaiten diagu. Egunok horretxek bihurtzen ditik nazkagarri. Gauza ezgauzez mukurutuko baititugu gure arasak oro. Ederki azpimarratu duan bezala, Olentzerok ekarri aunitz bazter utzirik zegok dagoeneko.

    Existitzen ez diren gauza horiek, justizia eta elkartasuna, izendatu ondotik, ea izana emaiteko gauza garen, ea gorpuzten ikusten ditugun.

    Urte berri on, Anjel eta hemengo adiskideok. Nik osasuna opa dizuet. Bizkortu ahul zaudetenak eta gainerakoak, segi ezazue bizkor.

    Hondar oharra: Euria ere opa ziguk Caierok, ongi etorria.

  2. Ondoko esaldia zuzendu diat, ergatibo iheskorra joan zaidak, barka hutsa:

    Sindrome horrek zeharo harrapatzen ez gaituen arren, oraino bederen, datotan behar baino aisa gehiago erosteko joera izaiten diagu.

  3. Urte berri kari mezu onak igorri dizkigute estatu buruzagiek, Patxi Lopez, Espainiako Errege jauna baita Sarkozy k ere. Itxaropentsu izan behar dugula adiarazten digute, gauzak hobera egiten ari direla. Haientzat ez dago ederragorik. Bainan bitartean langabezia gora doa Hexagonian, Indignatu asko Espaniako Estatuan eta munduan; murrizketak iragarri ditu Raxoi jaunak bainan ekonomiaren oldartzeko deus ez. Okzitaniako leku batean 500 urte zituen papeltegi bat itxi dute, mozkin asko egiten zituen arren, bainan jarraitzen du ola horrek AEBetan. Lehenago Euskal Herrian bertan egiten ziren Euskal Herriko zapatak, orain gai guztiak Indietara eta Bengladeshera igortzen ditu Mauleko nagusi batek, hango jende txiroak eta haur zapalduek diru gutxi irabaziz egin ditzaten. Kasu haietan mutu gelditzen dira gure buruzagiak! Prezioak gora doaz. On izan datekena iragartzen digute, bainan segur izan gabe. Txarra dena ahanzten dute aldiz. Hain ederrak diren gauzak horiek esistitzen ez direnak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude