Moveuskadi

Laguna pipermina gosaldu balu bezala zegoen ordenagailuaren aurrean. Gatzunetan edukitako antxoak baino gaziago. Ez zegoen arrazoi faltan. Zarauztik Tolosara joan nahi, eta Moveuskadik, garraio publikoen gida berriak, ez zion babarrunen hiria ematen lehen aukeran, Okzitaniako Tolosa baizik. Argibidea antologikoa da:

Sugetzarra

Txillida Lekuko aferaren albisteak sugetzar beti beraren kapitulu beti berdinen errepikapen hutsak iruditzen zitzaizkion, eta aspaldi utzi zion sugetzarrari buruzko informazioak irakurtzeari. Egunkarietako titularrak, doi-doi. Hortik aurrera, paso. Ez ditu gertakarien xehetasunak ezagutzen, galdu du desadostasunen haria. Garai batean gogotik txalotu zuen Zabalegi baserriko ingurune paregabean hain museo ederraren pagotxa. Ahitu zaio interesa. Azken tantaraino. Jan-edanetik enpo egiten denean sentitzen dugun betekadarekin konparatzen du museoaren auziak eragiten dion asebetetasuna. Galdu du interesa eta kezkatuta dago. Kezkatuta dago, baina ez Txillida Lekuren etorkizunagatik.

Ez horregatik bakarrik, behintzat.

Telebistari entzun dionean sugetzarra Txillidatarren teilatura erretiratu dela, orain han daukala habia, garai batean sentituko zukeenetik ezer sentitu ez izanak kezkatu du.

Robota

Bitxia da, oso bitxia: robot bat jarri dute Picassoren Gernikari argazkiak eta argazkiak ateratzen: koadroaren detaile nanoenak jasoko ditugu robotak, begiak harrapatzen ez dituenak, kolore batetik besterako mugak ere zehazterainoko lana egingo du. Baina bitxia ez da robotak egingo duen lana: teknologia berriek horretarako eta gehiagorako ematen dute. Arreta piztu didana, robotaren lanari eman dioten definizioa da:

Ordu-denda

Aspaldi zaharrean irakurri zuen Leteren lehen liburua, tituluan Orduen gurpilean esaten duena. Baina eskarmentuak irakatsi dionez, denbora faltaren gurpilean bizi da bera. Ez da iristen, laburregiak egiten zaizkio egunak eta gauak. Berari laguntzeko sortuak omen diren trepetek areago kateatzen dute, bere denboraren lapur balira bezala sentitzen ditu.

Ordulariari begiratu dio. Suspirio bat. Erloju dendak dauden bezala, ordu-dendak ere baleude; orduak erosterik balu, itota dabilenerako; erositako orduekin arintzerik baleuka iritsi ezin ia egunerokoa

Miseria gorria!

Gurutzegrama zalea da. Harrapatzen dituen guztiak hasten da egiten eta guztiz gehienak betetzen ditu. Erraztasun handiz. Aspaldi, gaztetxoa zenean, zaletu zen, baina gaztelania derrigortua baitzen eta euskara rigor mortis batera kondenatua, gaztelaniaz egiten zituen gurutzegramok. Burutik pasatzen euskarazkorik egin zitekeenik, euskarazkoak egon bazeudenik! Urteak joan urteak etorri, euskara ere landu zuen pixka bat, gaur gai da polito batean irakurtzeko. Bere burua elebidun petotzat dauka, harik eta orain hilabete batzuk euskarazko gurutzegrama bat betetzen hasi arte. Hasi, bai. Bukatu, inondik ere ez. Nola asmatu miseria dela beharkizun latza, lazeria definizioaren zazpi letrako erantzuna? Nola asmatu gorria dela ezkerreko militanteari esan ohi zaio definizioaren erantzuna?

Elebiduna? Miseria gorria!

Pentsatzen hasita dago gurutzegramak ez direla test txarrak elebitasuna txekeatzeko.

Naufragioa

Patna itsasontziak hondoa jo du sekulako ekaitz baten erdian. Bertako marinel batek, Joseph Conraden Lord Jim nobelako protagonistak, ontzia abandonatzen du kapitainarekin batera, Mekara zihoazen musulman mordoa itotzen utzita. Ordutik, kontzientziak ez dio bizitzen utziko Jim gazteari. Egiten diote epaiketa, betetzen du jarritako kondena, baina, halatan ere, kontzientziak astun segitzen. Harik eta isla batera iristen den arte. Bertakoen lagun egiten da, erredentzioa lortzeko bidea ikusten du indigenekin bat egin eta indigenei lagunduz, baina ez dut kontakizuna jarraituko, Lord Jim irakurri egin behar den nobela horietako bat baita. Nobelan zehar eta askotan, narratzaileak gutariko bat da esaten du Jim-engatik. Kontraesan eta guzti, gutariko bat. Kode etiko eta mundu ikuskera bertsu bat bizi dutenen taldekoa. Damua sentitzeko gauza dena.

Telebistak Costa Concordiako kapitainaren imajinak ematen segitzen du.

OHARRAK (Post scriptum)

Gaurko gure mundu honetan nor litzateke gutarikoagoa, zein kodetatik gaude hurbilago, Lord Jimerenetik, ala Schettino kapitainarenetik?

Asmakizuna

Francisco Camps-ek Pello Errota eta Txirrita ezagutzen dituen, ia kontu segurua da ezetz. Baina, ezjakintasun totalean izanda ere, haien ziri-zopa ezagunenak praktikatzen ari da Valentziako presidente ohia: