2 thoughts on “Eskemak

  1. Kultura banatzaileen esku utziz gero, hotz geratuko litzaigukek burua. Jabetza eskubideak barik, hemen artekarien etekinak zeudek kolokan.
    Kultura-negozio artekariok, benetako egileenak baino aisa etekin handiagoak dituztenek, banatzea ezinbertzean beren eskuetatik iragan behar dela ziurtarazi ditek. Orain pastizaren puskarik gaitzena galduko dutelakoan mehatxuka hasi dituk. Emaitzak hor zeudek.

    Ez diat sobera ulertzen kontuoz, baina banagok ez ote den pribilegiodunen esku luzea, eta ez joera eredugarria, hau guzti hau mugiarazi duena.

    Egon bizkor.

  2. Megaupload-en kontu hau guztia ez da pirateriarengatik egin. Edo ez da hori izan arrazoi nagusia, behintzat. Honen atzean dagoena interneten ZENTSURA da. Internet da gaur egun munduan geratzen den territorio aske edo kontrolatu gabeko bakarra. Eta hori arriskutsua da, noski.

    Dagoeneko jakin badakigu Google eta Facebook erraldoiek osaba Sami informazio pribatua pasatzen diela. Nola dakizue FBI (edo beste poliziaren bat) ez dela zuen ordenagailuetan “badaezpada ere” sartzen? Zuen datu pribatu orotan? Zuen datu bankarioetan? Zuen sare sozialetan edo posta elektronikoan…?

    Ongi etorri 1984ra, eta kontuz ordenagailurekin zer egiten duzuen. Txantreak esan ohi duen bezala, bizkor egon behar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude