Ordu-denda

Aspaldi zaharrean irakurri zuen Leteren lehen liburua, tituluan Orduen gurpilean esaten duena. Baina eskarmentuak irakatsi dionez, denbora faltaren gurpilean bizi da bera. Ez da iristen, laburregiak egiten zaizkio egunak eta gauak. Berari laguntzeko sortuak omen diren trepetek areago kateatzen dute, bere denboraren lapur balira bezala sentitzen ditu.

Ordulariari begiratu dio. Suspirio bat. Erloju dendak dauden bezala, ordu-dendak ere baleude; orduak erosterik balu, itota dabilenerako; erositako orduekin arintzerik baleuka iritsi ezin ia egunerokoa

5 thoughts on “Ordu-denda

  1. Euskal esaera batek dio “umorea ez dela dendan erosten”. Orduak ere ez, bistan da. Bada bese esaera bat “denbora dirua da” dioena, baina nik buelta emango nioke: “Dirua denbora da”

    Izan ere, aberatsek inbidia handiagoa ematen didate duten denboragatik duten diruagatik baino. Denbora ez da dendan erosten, egunak 24 ordu ditu eta kito. Baina, 24 ordu horien barruan, batzuek denbora ghiago dute bste batzuek baino.

    Azken oharra ere ona, Anjel. Denbora izan daiteke baita ere aspergarriki luzea…

  2. Orain dela urte batzu, Laponiako samiekin aste pare bat pasa ondoren, egunean behin pasatzen zen autobus bat hartzekotan nengoen, eta nola ez, orduaren menpe. Paisai lautada horretan, ez zegoen erlojurik, nerea besterik, ezta geltokirik.

    Hortxe geunden zutik, iparralderuntz begira, autobusa noiz helduko zen zain, urduritasunez, eta buruari galdezka: noiz etorriko da, eta galtzen badut, eta ez badit denbora ematen guztiak agurtzeko, eta ordua gaizki eman badidate, eta autobusari zerbait gertatu bazaio…bitartean, sami laguna ondoan nuen, neri begira, arriturik, ulertezinean.

    Denbora nire eskutan hartu nahi nuen kontrolpean. Bapatean, lasaitasunez neri so norbegieraz zera galdetu zidan nire sami lagunak: zertarako hainbeste larritasun? Hau ez bada, urrengo autobusa hartzeko aukera izanen duzu.

    Bai, berak bazeraman ordua eta denbora, berak bazaraman mundua, baina ez guk irrikiz dugun Godoten antzeko denbora baizik eta orain bukaezinak eskaintzen digun ordua.

  3. Ordu-denda aipu ironiko horrek nabarmentzen du noraino heldu den Homo Sapiens(?)aren gaurko oinordekoa. Bai horixe!
    Ordu piloaren beharrean gaude: lan gehiago egiteko, negozio borobilagoak sortzeko, planetaren baliabideak errausteko, gerrak antolatzeko, munduko langile eta pobreak izorratzeko, aberastasunak metatzeko eta abar…
    Behinola, Homoa izan zen Sapiens animalien artean bizi zenean. Garai haietan animalien biziera zuen eredu, baina, idazketa asmatu zuen eta txarrena: MATEMATIKAK. Akabo lasaitasuna, akabo naturarekin bat bizitzea, akabo Homo Sapiens.
    Maskotak ditugu gure etxeetan baina ez dugu gureganatzen haien bizimodu lasaia. Zergatik ez dugu ordu batez, behintzat, gure bizitza erritmoa geldiarazten eta gure baitan sartuz, geldi-geldi egonik, begiak itxita, harnasa baretua, nondik gatozen eta nora goazen galdera egiten gure buruari?
    Beste bizi-modu bat posible da, baina, Sapiens batena gustatuko al litzaiguke?

  4. Iruzkinen ederrak, zinez.
    Gizakiak mende honetan duen erronkarik nagusia ongi-izatea duk. Koxmek erranaren bidetik, gure astia balioesten ikasi behar diagu, Jaimeren maskota bezain lasai bizitzeko, gogoko ditugun ekintzak gogoko ditugun adiskideekin buutzeko, egunero hasten den ohikeria itogarriari ihes egiteko. Dirua ez ezik, astia irabazten ahalegindu behar diagu.

    Egunak 24 oren baizik ez duen arren, astia harrapatu ezean, izugarri luzeeeea suerta zekigukek.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude