Sautrela

Albiste beltzak Sautrelaren etorkizun beltzari buruz. Zurrumurruen arabera, Euskal Telebistako arduradunek liburuen eta liburugintzaren destino ilunarekin bat egiteko atea zabaldu diote programari. Oso okupatuta egongo dira, telebistak asko erretzen baitu. Eta liburuak irakurtzeko astirik ematen ez. Zertarako liburuei buruzko programa bat, irakurtzen ez den herri batean? Badakigu: liburuak erretzeko modu asko dago; baina erreketa guztiak ez dira suaren bidez gauzatzen.

Orain pare bat aste, auskalo nork aholkatuta, liburuei buruzko marrazki bizidun eder batzuk gozatzeko pagotxa izan nuen. Sautrelan emateko modukoa iruditu zitzaidan irakurle batek liburuekin duen harremanari buruzko istorio xumea. Oskar saria eman diote, marrazki bizidunen laburmetraien sailean. Ez du Sautrelak emango. Baina Youtuben dago: aski da telebistari bizkarra eman eta sarean The Fantastic Flying Books of Mr. Morris Lessmore bilatzea.

OHARRAK (Post scriptum)

Laburmetraia ikusteko klikatu hemen

Ordain bila

Ferdinando Camon idazle italiarra ez da oso ezaguna Italiatik kanpo. Orain gutxi zergatik idazten duen galdetu diote. Italieraren eta euskararen arteko aldeak handiak baldin badira, hona ekartzeko modukoa iruditu zait ematen duen erantzuna:

Mademoiselle Andere

Hemendik aurrera ez da mademoiselle tratamendua agertuko frantses agirietan. Le petit Robert hiztegiak eme (ustezko) ezkongabetzat jotzen du mademoiselle, eta ustezko horrek ezkutatzen duen karga susmotsua desagertuko ez bada ere, zerbait da tratamendu ofizialak bedeinkatzen zuen diskriminazioa baztertu izana. Beraz, au revoir, mademoiselle. Ez dakigu erabakia gustukoa izan duen berriro saltsa sexual betean harrapatu duten Strauss-Kahn mademoiselle zaleak.

Gurean oso berandu agertu zen andere

Atez ate

Bilduk gobernatzen dituen udalerri askotan, zaborra biltzeko atez ateko sistema izan zen atzo eta herenegun Trending Topic nagusia, atez atetik ahoz ahora ibilitako gai komentatuena. Ez da inor indiferente uzten duen konposta, beste koska askoren artean, bi auzi garrantzitsu gurutzatzen direlako debatean: zaborraren beraren arazoa batetik

Zentsura

Ekuadorreko Correa presidenteak El Universo egunkariaren jarrera kritikoa salatu zuen, eta tribunalak kartzelarekin zigortu ditu hedabideko lau buruzagi. Protestak izan dira han eta munduan, kazetarien askatasuna bortxatu izana eta

Beee!

Zure buruan ez bada argi askorik sartzen; ez baldin bazara zer dagoen ondo eta zer gaizki juzgatzeko gai; bere iritzi propiorik ez duen gajo motz bat baldin bazaitugu, zu lasai: talde politiko batzuetan (ez ahal da izango guztietan!) kriskitinka hartuko zaituzte. Printzipiorik edo iritzirik ez duzula? Ez da arazo. Talde politikoak erruz emango dizu batetik zien bestetik. Talde politikoak zehaztuko dizu zer esan behar duzun krisiaz, kondoiaz, Iberdrolako eraikin berriaz, berdelaren kanpainaz eta sardinaren erreketaz

Dinamika

Orain ehun bat urte, El Prado museoak sua hartu zuen eta seko kiskali zen, suak errauts utzi zuen bertako koadro eder gogoangarri asko. Biharamunean, El Liberal egunkariak suteari buruzko kronika sutsu bat argitaratu zuen, katastrofearen berri emanez eta museoaren abandonuzko egoera salatuz. Erreportajea oso zen gihartsua, estilo haserre zumetsu batez idatzia, eta goiz hartan madrildarrak, oso haserre, trumilka agertu ziren hondakinak ikustera, baina

Muserako sasoi

EAEko botoen fortunak lau muslari egoki askoak elkartu ditu taberna berean: abildade handia dute laurek ere, baina, normala den bezala, bakoitzak bere artea du. Keinuak botatzerakoan zein trikimailuetan, desberdin jokatzen dute laurek. Azeriak dira elkar engainatzen, eta, okasioa etorri ahala, ez dute elkar iraintzeko gupidarik izaten. Ez dut esango lagunak direnik, ez dira-eta. Baina oso mus partida politak protagonizatuko lituzkete, mahai beraren bueltan eseriko balira. Ez da, ordea, posible. Bi jokalarik betoa jarri diote hirugarren bati; laugarren jokalariak, hiruko mahaira gonbidatua baldin badago ere, lau jokalarien arteko musaldia defendatzen baitu (laster ikusiko da keinu hutsa zen).

Posible da hiruren arteko musa. Baina deskartean jokatzen da. Eta lauren artekoa baino askoz ere aspergarriagoa da. Basagoitik eta Pastorrek agian ez dakite mus herrena edo mus kojoa deitzen zaiola hainbat lekutan.