Mailua eta zeta

Osasunak ez zion atsegin askorik eman, eguneroko bizitzak ozpinetik gehiago atseginetik baino. Errementaritzarako lantegi txiki bat zeukan etxepeko bebarruaren ondoan, eta hantxe ikusten nuen lanean, sutan goritutako burdin puska bat ingude gainean jarri eta hari mailuka forma ematen. Bospasei urteko mutil koskorra nintzen ni, eta burdina mailuka behartzen zuen gizon hura ez zen errementeria baino niretzat. Etxean entzuna nuen gizon hura bazela bertsolaria ere, baina sei urteko mutikoari ingude gaineko tiriki-tauki erritmiko hura gustatzen. Beste bospasei bat urte geroago, Oriotik urruti samar, Juan Mari Lekuonak askotan jardun zigun, lilura handiz, nik errementari gisa ezagutzen nuen gizonaz.

Erremate bat geratu zait ikasitakotik: errementariaren mailuak bere egitekoa du burdina ingudean kolpeka gozatzea; hitzak, aldiz,

3 thoughts on “Mailua eta zeta

  1. “Gordean neuzkanak” liburuan, Manuel Lasarteren bertsoak biltzen dituenean, argazki bat dago zeinean agertzen baitira Manuel eta Leitza herrian egin dedikatu zioten estatua ederra, txapela eta guzti.
    Merezi du irakurtzea Manuelek “bixkiari” egindako bertsoak:
    Ala bearrez orain badiat/bixki-lagun bat berriya/itxura ez aiz ederra ba

  2. Gaur egun mitotzat jotzen den anitzek jarduera bakarra duen bitartean, haren kalitatea zalantzakoa delarik ere, aipatzeko modukoa duk Lasarteren kasua. Arotza ogibidez, egunari hogeita bortzgarren orena ustiatzen jakin zian hainbat urtez herriz herri bertsotan aritzeko. Lana eta artea, biak uztartu zitian.
    Gure Herriaz harro egonarazteko modukoak dituk halako pertsonaiak, beharrean eta sorkuntzan artista izan direnak. Gaurkoa irakurtzen nihardueino, Xalbador handia ere gogoratu zaidak.

    Egon bizkor

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude