4 thoughts on “Presentzia

  1. Bai deseroso, behinola, harreman estu-estuak izan zenituen lagun zahar batekin, hogeita hamar bat urte pasata gero, topo egitea. Lehenengo besarkadak, irribarre handiak, sendi eta lagun amankomunen berri galdetu ondoren elkarri, harlausa izugarri pisuduna gertatzen zaizu haren presentzia. Zure lagun hori ez da jadanik ezagutzen zenuen gazte lerden eta irribarretsu hura. Loditasunak, burusoiltasunak eta arpegian bizitzaren gorabeherek sortutako zimurrek, mozorrotzen dute adiskide izandakoaren presentzia ezagun eta maitatu hura. Ezezagun baten aurrean zaudela konturatzen zara. Ez dakizkizu zeintzu diren bere gaurko filia eta fobiak, zein den bere alderdi politiko kuttuna eta abar… Ez dakizu ezertxo ere pare-parean duzun ezezagun honetaz.
    Halako batean, iraganatik datorkizun argi itsugarri batek jota, esaten diozu:
    Hi, Joxe, gogoratzen haiz San Pelaioetan neska haiekin egin genuena…..

  2. Tibeten erretzen ari diren mojek oihuka edo isiltasunean hiltzen ari diren galdegin diot nerue buruari egun hauetan. Bai, isiltasunak badu botere berezi bat. Hala izan arren, batzutan, abesti zaharkitu baten urrutiko zurrumurrua besterik ez dirudiela deritzot. Zergaitik ordea?

    Poek “silence” olerkian zioen bezala, isiltasunak bi aurpegi dituelako: gorputz isiltasuna eta izaeraren isiltasuna. Bata gorputzetik at dago, bildur gabekoa, bestea berriz, heriotzetik gertu.

    Eta isiltasuna gizakion komunikazio leiho bat dela esango bagenu, jakin beharko genuke leihoa ireki edo itxia egon arren, gure gorputzen mugimenduen arabera, beti ere, leihoaren kristalak izanen direla gure erronka.

    Tibeteko mojak isiltasunean hil ziren ala ez ez dut jakingo, baina kezkatzen nauena kristalaren bestaldeko gure isiltasuna da.

  3. Lantegi berrian lehen astea eman duk. Arduradun nagusiaren presentzia nabaritzen duk, izan ere hire aitzinean daukak abantzu txandako zortzi orenetan. Bakarrik bahengo, bertzela jokatuko huke, orain, aldiz, ezin duk. Bion arteko distantziari, hutsik egin gabe, nola eutsi ez dakik. Herorren buruari galdezka ari hatzaio: zergatik dago isilik? Zer egin dut gaizki? Heure artean hondar lantegiko arduradunarekin izaniko akatsaz hausnartu duk,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude