Muserako sasoi

EAEko botoen fortunak lau muslari egoki askoak elkartu ditu taberna berean: abildade handia dute laurek ere, baina, normala den bezala, bakoitzak bere artea du. Keinuak botatzerakoan zein trikimailuetan, desberdin jokatzen dute laurek. Azeriak dira elkar engainatzen, eta, okasioa etorri ahala, ez dute elkar iraintzeko gupidarik izaten. Ez dut esango lagunak direnik, ez dira-eta. Baina oso mus partida politak protagonizatuko lituzkete, mahai beraren bueltan eseriko balira. Ez da, ordea, posible. Bi jokalarik betoa jarri diote hirugarren bati; laugarren jokalariak, hiruko mahaira gonbidatua baldin badago ere, lau jokalarien arteko musaldia defendatzen baitu (laster ikusiko da keinu hutsa zen).

Posible da hiruren arteko musa. Baina deskartean jokatzen da. Eta lauren artekoa baino askoz ere aspergarriagoa da. Basagoitik eta Pastorrek agian ez dakite mus herrena edo mus kojoa deitzen zaiola hainbat lekutan.

5 thoughts on “Muserako sasoi

  1. Badituk musean kartak markatuta jokatzen dutenak. Badituk galtze txarrekoak. Badituk keinu ezlegalak erabiltzen dituztenak. Badituk, aitzineko guztia gorabehera, galtzen dutenean irabazleei zor dieten

  2. Eskuineko eta ezkerreko euskaldunek elkarrekin bikotea osatzen badute bi espainolen aurka, eta keinu egokiak egiten asmatuz gero, guk hogeita hamaika eskutik. Bestela… Bestela auskalo.

  3. Beste bat-ek proposatzen duen nazioa zentzuarekin osatutako bikote-banaketaz gain , badaude beste bi bikote-aukera ere:

    Eredu ekonomikoaren arabera osatua, eta popularreek eta jeltzaleek osatuko lukete bikote liberala, sozialistek eta ezera bartzelakoek bikote ezkertiarra.

    Hirugarren bikote banaketak muturrekoak elkartuko lituzke

  4. Anjel, Nafarroatik begiratuta, sozialistek aspaldi erraldoian galdu zitean beren mamia, beren funtsa. Gerribuelta mardultzen jardun direnek ez liketek partida onik jokatuko hire lehen partida hartan. Are lotuago leudekeelako arerioekin kideekin baino.

    Bigarrena ezin joka litekek, ene ustez betiere, popularren ahotsak ilegalizazioa aldarrikatu baitu behin baino gehiagotan batetik, eta, bertzetik, jakiteko dagoelako nor sar litekeen moderatuen taldean.

    Eginahalak egin beharko genitizkek “beste bat” adiskideak planteiaturiko bikotea antolatzeko, hau ere ene gardiz.

    Egon bizkor.

  5. Koadrilako batek, kalea ikusi nauen bezain pronto: “Erretiratu horri ahaztu egin al zaik Zarautzen behintzat mus frantsesa deitzen diogula hiruen arteko mus-jokoari?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude