Dinamika

Orain ehun bat urte, El Prado museoak sua hartu zuen eta seko kiskali zen, suak errauts utzi zuen bertako koadro eder gogoangarri asko. Biharamunean, El Liberal egunkariak suteari buruzko kronika sutsu bat argitaratu zuen, katastrofearen berri emanez eta museoaren abandonuzko egoera salatuz. Erreportajea oso zen gihartsua, estilo haserre zumetsu batez idatzia, eta goiz hartan madrildarrak, oso haserre, trumilka agertu ziren hondakinak ikustera, baina

2 thoughts on “Dinamika

  1. Jo muga bat ukitu nahi dugularik, jomuga hori baino urrutirago joan behar dugula esaten da kasu askotan. Prado museoa konpon erazteko erabat suntsitua izan zelako zurrumurua hedatu zuten duela ehun urte. Gorago joaiten saiatzea enpresa batentzat edo kirolari batentzat eginmolde ona izan daiteke, ustelkeria eta dopina erabiltzen ez diren heinean behintzat. Adibidez, enpresa batzuek bezeroari eraikuntza urte batean bukatuko dutela iragarri eta zin egiten diote; bainan barneko egitasmo bat egiten dute, zeinaren arabera lehenago bukatzen baitute, eta honi jarraituz hitz emandako data baino lehenago (Ongi)bukaturik mozkin gehiago lortzen dute. Ados; oso profesionala. Bainan politikan ez du baliorik. Adibiderik okaztagarriena 2003 urteko Irakeko gerlarena izan dugu: erasoaldia justifikatzeko suntsiketa handiko armak Irakeko gobernuak izkutatu zituela salahatu zuen Bush jaunak, ardi lasaien gisan Tony Blair eta JM Aznarrek jarraitu ziotela; azkenik ez zegoen ezer, bainan geroago gerla justifikatzeko hori beharrezkoa zela aitortu zuen Bushek. Maila goragoko zio bat aurkitu nahian gezurretan ibili da Bush jauna, eta faxista asko bezalaxe, gezurretan oinharriturik herri bat suntsitu du eta liskar gehiago munduan ezarri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude