Beee!

Zure buruan ez bada argi askorik sartzen; ez baldin bazara zer dagoen ondo eta zer gaizki juzgatzeko gai; bere iritzi propiorik ez duen gajo motz bat baldin bazaitugu, zu lasai: talde politiko batzuetan (ez ahal da izango guztietan!) kriskitinka hartuko zaituzte. Printzipiorik edo iritzirik ez duzula? Ez da arazo. Talde politikoak erruz emango dizu batetik zien bestetik. Talde politikoak zehaztuko dizu zer esan behar duzun krisiaz, kondoiaz, Iberdrolako eraikin berriaz, berdelaren kanpainaz eta sardinaren erreketaz

3 thoughts on “Beee!

  1. Ez nau harritzen irakurritakoak. Bada aldi bat horren susmoa hartua nuela. Alderdi horretako hizlari ezberdinek horren hitz berdinekin kontu berak esatea… Bestalde, burutantzen zait Aaa! diotenei beee! erantzuten diotenei zeee?! esatea dela hitz egiteko behar dugun alfabetoa.

  2. Arrazoi duk, nik neronek ere halaxe uste diat. Areago, komunikabideetan ageri diren lider gehienek beti gauza bera errepikatzen badute, alegia,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude