Atez ate

Bilduk gobernatzen dituen udalerri askotan, zaborra biltzeko atez ateko sistema izan zen atzo eta herenegun Trending Topic nagusia, atez atetik ahoz ahora ibilitako gai komentatuena. Ez da inor indiferente uzten duen konposta, beste koska askoren artean, bi auzi garrantzitsu gurutzatzen direlako debatean: zaborraren beraren arazoa batetik

2 thoughts on “Atez ate

  1. Bertze toki batzuetan nola egiten duten ikusterat nahiz ikasterat joan zituan. Herrian probatu zitean. Jendeak erantzun ona eman zioan bilketa era berriari. Badaezpada ere bozketa egin zitean eta jendeak, erabilpenaz ez ezik, botoen bidez ere, baietza eman ziean. Usurbilen Zarautzen baino zabor kilo gehiago ongi bideratzea erdietsi ditek (Zarautz handiago baden arren). Den-dena ongi egin ditek. Ekologia benetan aintzatetsi dutela erakutsi ditek. Bertze batzuk, aldiz,

  2. Berez egokiena ez den arren, ekologismoaren erabilera politikoa egitea eta horren gaineko eztabaida sortzea ez zait gaizki iruditzen, azkenean horrek kontzientzia ekologikoa pizten duelako. Interes elektoral hutsengatik izango balitz ere ontzat emango nuke ekologikoki onuragarria den edozein erabaki politiko. Are gehiago, herritarren nahiaren kontra hartutako erabaki ekologiko bat ere ontzat emango nuke. Martxa honetan diktadura ekologiko baten beharra izango du munduak.

    Atez atekoak beste alderdiengandik kritika gogorrak jaso ditu. Besteak beste EAJk salatu du inolako kontsentsu edo kontsultarik gabeko erabakia izan dela, guztiz autoritarioa, nahiz eta EAJkoek berdin edo are okerrago jokatu duten beste kontu batzuetan, AHTarekin esaterako. Diferentzia nabarmen bat dago ordea. Atez atekoa nahi denean jar edo ken daiteke. Atez atekoaren aurka dauden alderdiek hurrengo udal hauteskundeetan irabaztea baino ez dute bilketa-sistema aldatzeko. AHTaren kaltea ordea ez da berehalakoan konponduko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude