Mademoiselle Andere

Hemendik aurrera ez da mademoiselle tratamendua agertuko frantses agirietan. Le petit Robert hiztegiak eme (ustezko) ezkongabetzat jotzen du mademoiselle, eta ustezko horrek ezkutatzen duen karga susmotsua desagertuko ez bada ere, zerbait da tratamendu ofizialak bedeinkatzen zuen diskriminazioa baztertu izana. Beraz, au revoir, mademoiselle. Ez dakigu erabakia gustukoa izan duen berriro saltsa sexual betean harrapatu duten Strauss-Kahn mademoiselle zaleak.

Gurean oso berandu agertu zen andere

9 thoughts on “Mademoiselle Andere

  1. Halaxe duk. Nik erdaraz ere aditua diat, batzuetan ikastoletako gurasoen artean, erdaraz aritzen delarik, euskal hitzak sartzeko ohitura izaten duk:

  2. Burgosko Villarcayon bazen Caja de Ahorros de Vizcayaren barnetegia bat Bizkaiko famili txiro eta baztertuetako umeentzat. Joan zen mendean oso gazte ginela, hantxe egokitu zitzaidan euskara-irakasle hilabete batzuetan, ezinezko lana, bestalde.
    Gogoan dut umeek nola esaten zidaten “andere

  3. Badago bertze hari bat, nondik tira egin ere: irakaskuntza, bereziki lehen hezkuntza, lanbide femenino gisa hartua izan da analfabetismoaren kontra zabaltzen hasi zenetik. Ongi dagokio horri, bada, andere

  4. Frantziako hiztegitik Mademoiselle kentzea matxismoaren aurka gudukatzeko omen da. Hori guztia maskarada dela iruditzen zait. Hiztegi frantsesan nola ezkondu gabeko emazteentzat “Demoiselle” erabiltzen den, hala ezkondu gabeko gizonentzat erdi aroan erabilitako “Damoiseau” erabil daiteke; horrela sexuen arteko hiztegi berdintasuna badago behintzat. Frantziako estatuan, baita beste askotan ere, sexuen artean egiten den bazterketa nagusia lanari dagokio. Ezin da ulertu gizonaren kalifikazio berdina eta lan berdina egiten duen emaztea oraindik gutxiago irabaz zezan hilabete guziz. Mamiazko arazoak tratatu behar da, ez azalez edo hitzezkoak.

    Gurean,andereno erabili ordez maisu / maisusa edo irakasle / irakaslesa erabil daiteke, dakidanez euskaraz ofizioen emakumezkoa hola adierazten delako. Aktorea / aktoresa ; Laboraria / laborarisa.

  5. Egingo nuke “mademoseille” ez dela inoiz Le Petit Robert-etik desagertuko. Horretarako, lehendabizi agertu egin behar baita.

    Aldiz, itxura guztia du “mademoiselle” gero eta gutxiagotan ikusiko dugula Frantziako idatzi ofizialetan:

    http://tinyurl.com/7lvbxou

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude