Sautrela

Albiste beltzak Sautrelaren etorkizun beltzari buruz. Zurrumurruen arabera, Euskal Telebistako arduradunek liburuen eta liburugintzaren destino ilunarekin bat egiteko atea zabaldu diote programari. Oso okupatuta egongo dira, telebistak asko erretzen baitu. Eta liburuak irakurtzeko astirik ematen ez. Zertarako liburuei buruzko programa bat, irakurtzen ez den herri batean? Badakigu: liburuak erretzeko modu asko dago; baina erreketa guztiak ez dira suaren bidez gauzatzen.

Orain pare bat aste, auskalo nork aholkatuta, liburuei buruzko marrazki bizidun eder batzuk gozatzeko pagotxa izan nuen. Sautrelan emateko modukoa iruditu zitzaidan irakurle batek liburuekin duen harremanari buruzko istorio xumea. Oskar saria eman diote, marrazki bizidunen laburmetraien sailean. Ez du Sautrelak emango. Baina Youtuben dago: aski da telebistari bizkarra eman eta sarean The Fantastic Flying Books of Mr. Morris Lessmore bilatzea.

OHARRAK (Post scriptum)

Laburmetraia ikusteko klikatu hemen

6 thoughts on “Sautrela

  1. Txantrearekin bat nator. ETBn ilusioz itxaroten nengoen programa bakarra dela esan behar dut, eta oso frustratzen ninduela noizbehinka egin behar izaten zituen geldialdiak, auskalo zergatik, izan ere, bolada batzuetan emateari uzten baitzioten. Ez da kasu bakarra, zoritxarrez. Gara egunkaritik ere kendu baitzuten larunbatetan atera ohi zuten liburuen gaineko osagarria. Gero, noiz edo noiz liburuei buruzko erreferentziak argitaratzen jarraitzen dute, egia da, baina ez da gauza bera. Nago, gure herrian, euskarak literaturgintzan eta, beste arlotan baino gehiago finkatu eta aurreratu egin dela, baina, badakizu, lirikarako garai txarrak ditunk, motel. Eta noiz ez?

  2. Neretzat ere “Sautrela” erreferentzia izan da(nahiz eta ni euskaldun peto peto ez izan, bai berriz irakurzalea). Zein zabor telebista saioa jarriko dute orain?
    Agur edo lasiter arte “Oasis Sautrela”

  3. bitxia irakurketa eta liburuei buruzko mezua izanik hitzik gabe adieraztea. mezu xinplea, argia.
    ederra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude