Ardologoak

Munduan beste asko bezala, laguna ere ardologo bihurtu da. Kortxoa kontuz-kontuz kendu eta oxigenatzen uzten du ardoa. Gero, kopa batera zerbitzatu, koloreari begiratu eta sakon usaintzen du. Jaiotzatik baleki bezala bereizten ditu ardo zaharrak eta gazteak, onduak eta ondu gabeak, garratzak bezala gozoak. Jatorrizko deitura batetik bestera dauden aldeak dakizki. Badaki zer ardo klase dagokion jaki bati, zein gradutan egon behar duen beltzak, nola zerbitzatu behar den zuria.

Kopa bat eskaini dit:

Languille

1905ean, Frantzian. Gizon bat exekutatzera doaz gillotinan. Beaurieux doktorea heriotza zigorraren kontra dago. Haren ustez, lepoa moztu ondoren ere, exekutatuek bizirik

Klaustrofobia

Itsaspeko gerra-ontzien filmak oso klaustrofobiatsuak izaten dira. Pertsona asko espazio labur itogarrian, itsaspeko satorrak balira bezala bizi beharra, ikusten ez den etsai baten itzal luzea, kanpoan gertatzen denari buruzko informaziorik eza, itsasoaren beraren mehatxua

Ikusezina

Bost urte daramatzat emakume bera zaintzen. Lehen, besotik helduta ibiltzen ginen; orain, orgatxoari bultzaka eramaten dut. Hasieran harremana ez zen gozoa: aldian sarri demostratzen zidan sudakak ez gatzaizkiola gustatzen. Orain hobeto moldatzen gara. Baina nire asmoa ez da zaintzen dudan emakumeaz jardutea, egunero etortzen zaigun gizonaz baizik. Ni baino zaharxeagoa da eta nik zaindutako emakumea baino hogei bat urte gazteagoa. Hurbiltzen denean, irribarre egiten digu eta txera handiz mintzatzen zaio emakumeari. Gustagarria da, galaia, gizon-gizona. Eta ni, gizona noiz agertuko egoten.

Gaur ere ikusi dut. Dentistarenean nengoen, zaintzen dudan emakumerik gabe, dentistak noiz deituko. Hartan, gizona sartu da kontsultan. Sorpresazko irribarrea eskaini diot. Ez nau ezagutu. Bost urteotan, ia egunero agurtzen zuena nik zaintzen dudan emakumea da. Ikusezina naiz.

(Oker txiki ustez garrantzigabe bat, Tabucchiren omenez).

OHARRAK (Post scriptum)

Lapa jana (eta II)

Hizkeraren aberatsak pentsamendua aberasten du, hizkeraren ugaritasunak ertz berriak aurkitzen dizkio pentsamenduari. Eztabaida benetako bat ez da topikoen gaineko topikoen talka, etorkizuna baldintzatzen duten topikoen kontrako arma baizik. Esandakoaren gainean lehen esandako bera esan eta esan jarduteak, eta modu beti berdinean formulatzeak

Lapa jana (I)

Harrigarria egiten zitzaidan Zapaterorekin: a ze abildadea asko hitz egin eta ezer ez esateko! Laua zuen diskurtsoa, laua hizkera. Are harrigarriagoa egiten zait Raxoirena: igogailuan topatu duzun ezezagun batekin partekatuko zenituzkeen topikoak, esaldi onkeriazkoak, begien bistako arrunkeriak botatzen ditu, Kant-ekin estetikaz ariko balitz bezain serio. Eta jendeak, txalo.

Euskarara etorririk, eta kasuren bat edo beste kenduta, ihes egitekoa da panorama: gatzik ez du diskurtsoak, piperrik ez hizkerak. Areago: gaztelaniazko erretorika da politikarien klaseak (euskaraz egiten duen urritan) darabilena, haien diskurtsoek gaztelaniaren itzulpen zuzena dute hezurdura. Libre jarduten dutenean, hor nonbait. Aldiz, diskurtsoa idatzia baldin bada

Iritsiko da

Hor ari dira, baratxe-baratxe baina gero eta lotsagabeago, Francok diktadurarekin lortutakoa demokrazian gauzatzen: askatasunarekin edo giza eskubideekin zerikusia duen defentsa oro zigorgarri nahi dute. Asko dira adibideak. Azkenekoa, atzo, berripaper honen titular nagusian:

Itzulera

Aspaldi handian (nire belaunaldiaren gazte garaian, alegia) debate nagusia zen nola uztartu behar ziren auzi soziala eta auzi nazionala. Klase borrokaren eta nazio borrokaren arteko orekan zegoen perfekzioa, baina bi elementuon arteko ezkontza beti baitzen ezinezkoa (utopikoa), bataren zein bestearen garrantziak markatzen zuen talde politiko txiki zein handien izaera eta norabidea. Debate horrek eragin zituen gure arteko liskar eta haustura mingarrienak, debate hori gabe nekez uler daiteke frankismo azkeneko eta osteko euskal ezkerraren historia.

Urteak aurrera, debate hura diluitzen joan da. Zehatzago esanda, debatearen alde soziala joan da azukrea kafesnetan bezala urtzen. Eta alde sozialarekin, langile kontzientzia.

Datorren asteko grebaren haritik datozkigun diskurtso askok inoiz zaharra izan behar ez zuen perspektiba hura dakar orain oroira. Gauzak nola diren: krisiak ez du guztia hondoratzen.

Ugari

Oso idor ikusi ditugu baratza, soroa, landak. Urtegiak, berriz, ia hutsik. Baina irudiok begi-ninietan genituela, euria hasi zaigu Galiziatik. Lainoen hustuak nekez ordezkatuko du neguak mendietan apenas utzi duen elurraren lana, baina zerbait da. Horren zain daude, behintzat, nekazariak.

Ezaguna da inuitek