Ugari

Oso idor ikusi ditugu baratza, soroa, landak. Urtegiak, berriz, ia hutsik. Baina irudiok begi-ninietan genituela, euria hasi zaigu Galiziatik. Lainoen hustuak nekez ordezkatuko du neguak mendietan apenas utzi duen elurraren lana, baina zerbait da. Horren zain daude, behintzat, nekazariak.

Ezaguna da inuitek

3 thoughts on “Ugari

  1. Dramatiko omen da gure Erriberako anai-arrebak pairatzen ari diren hango lehortea. Bihotzean min izugarria ematen du labore-lurra sano siku eta urtegien zola zeharo arrakalatua ikusteak. Mundu-mailako ingurugiro-arazoen ondorio suntsitzaileak ditugu horiek eta, tamalez, bizikide beldurgarri horiekin partekatu egin beharko datozkigun urte ilunak.
    Hori dela eta, izena isilduko dudan Errioxako herri batean, garai haietan, entzute handia izan zuen gertakizuna merezi du hona ekartzea.
    Lehorte ikaragarriak inguruko mahastiak hondatzen zituenez, herriko erretoreak, Santua hartuta, erreguteak egitera deituriko herrikideen buru zelarik mahastien artean “paseatu” zuen Santuaren irudi eder hura, erreguka eta erreguka. Antza denez, Santuak ez omen zituen entzungorrenak egin. Ez horixe! Aitzitik, mahasti guztiak ito zituzten sekulako “aguadutxuak” bidali zituen. Hurrengo igandean, Santua berriro hartuta, prozesio handian bilduta, herri osoa jaitsi zen Ebroraino, eta hantxe, esan omen zioten Santuari:
    Me cago en la pichorrica. No querias agua, jodido? pues ah

  2. Nik, behintzat, txoil gustura hartzen diat euria ia beti, are gusturago hurrengoa, heldu delarik. Jaimek erran bezala ikaragarria duk Nafarroako toki askotan dagoen idortea. Atzo Ebro ondoko herri batean izan ninduan eta Jaimek ederki azaldu bezala, sekulako histura sortzen dik hain lur emankorren itxura ikusteak. Azoken ekonomiaren diktadurari egokitu beharrak lur sailik gehienak mahatsondoz betetzerat eraman dik hango jendea. Egun mahastiak ere idor zeudek. Euria laster etorri ezean, haienak guztienak eginen dik.

    Jaimek (beti Jaimek!) aipaturiko txistearen harirat, atzo bertan harri hartan aditu nuen pasadizoa kontatuko dizuet. Aurtengoaren antzeko idortea pairatzen ari omen zituan Ebro ondoko herri hartako biztanleak. Egoeraren latzak bultzatuta, asteak eta asteak euririk egin gabe, apezaren baitarat joan zituan

  3. Jaime eta Txantrea: umemoko bat nintzela, errogatibetan parte hartua naiz Orion, monagilo gisa. Artean eguna argitu gabe, mendiko ermita batetik herrira jaisten ginen kantuan, Santa Maria, ora pro nobis, Santa Dei Genitrix, ora pro nobis kantatuz.

    Behin baserritar bat aterkiarekin agertu omen zen errogatibetara. Zeruan lainorik ez, airean hego haizea, inon euriaren arrastorik ez, eta baserritarra, euritakoarekin. Galdetu ziotenean zer egiten zuen, hark: “Fede gutxiko gizonak! Euriaren esperantzarik ez baduzue, zergatik egiten dituzue errogatibak?”.

    Askotan entzuna nuen anekdota etxean. Handik urte batzuetara, Jorge Oteizari entzun nion, baina bere buruagatik ari zelarik: bera omen zen aterkiarekin joan omen zena. Ez dakit. Baina Oteiza ezagututa, egingo nuke bere buruari egotzi ziola berak ere etxean entzundako anekdota.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude