Iritsiko da

Hor ari dira, baratxe-baratxe baina gero eta lotsagabeago, Francok diktadurarekin lortutakoa demokrazian gauzatzen: askatasunarekin edo giza eskubideekin zerikusia duen defentsa oro zigorgarri nahi dute. Asko dira adibideak. Azkenekoa, atzo, berripaper honen titular nagusian:

2 thoughts on “Iritsiko da

  1. Ederra, Anjel: fin-fina eta zorrotza. Praktika jartzen dute jo puntuan, eskubidea bera hilobiratzeko. Praktika zaharra dugu hori, batik bat testuinguru “demokratikoan”, teoria bera ere gero deuseztatzeko: xirimiaren teknika eta paradigma.

  2. Arras ados. Erabat bat natorrek. Mendebaldeko Jagolearen kumeek Aita Espiritualak irakatsitakoa praktikarat eraman ditek, areago, sudurpeko irrigarriaren garaian sasian zeudenen sasiondorengoen laguntza paregabea ukan ditek. Hondar hogeita akats urte honetan Hegoaldean izan diren bi alderdiek antzekoa jokatu baitute afera honetan ere. Kopetaraino zegok langileria, ez zegok kopetarainoago egoterik. Goiko lakastek, ordea, kopetarainoagotzen segitu nahiko ditek. Heldu den ortzegunean bazegok aldarrikatzeko parada paregabea. Ea lanuztea erabatekoa den.
    Honetaz niharduelarik Daniel Landart idazle apartak idatzi eta Errobi talde bikainak prestatu zuen abestia gogoratu zaidak. Honatx:

    NAGUSIAREN NIGARRAK.

    Gure nagusia, gaixo nagusia
    goizetik arrats ta urte guzia
    nigarrez, nigarrez, nigarrez
    nigarrez ari da.

    Nigarrez artzeko, nigarrez artzeko
    arrazoinak, arrazoin haundiak
    ba omen ditu …
    Ta nagusiaren nigarrek
    langilearen langilearen
    bihotz”eria” hunkitzen …

    Nagusiaren, nagusiaren
    nigarrez artzera ez uzteko
    kontsolatu beharko dugu.

    Ta nagusiaren kontsolatzeko
    langile, langileek
    irabazi berarentzat
    lan gehiago egin beharko !

    Gure nagusia, gaixo nagusia
    goizetik arrats ta urte guzia
    nigarrez, nigarrez, nigarrez
    nigarrez ari da.

    Nagusiaren, nagusiaren
    nigarrez artzera ez uzteko
    langileak, langileak
    ez du lanari baizik pentsatuko !

    Lan eta lan, lan eta lan,
    lan eta lan, lan eta lan,
    lan eta lan eta lan eta lan eta lan …
    lana … lana .. lana … lana …

    Langileak ez du lanari baizik pentsatuko
    ta greba horiek, greba zikin horiek
    bazterrera utziko.

    Gure nagusia, gaixo nagusia
    goizetik arrats ta urte guzia
    nigarrez, nigarrez, nigarrez
    nigarrez ari da.

    Nagusiaren nagusiaren
    nigarrez artzera ez uzteko
    langileak, langileak
    beti eta beti, beti eta beti
    haren zerbitzuko egon beharko
    ahalaz, ahalaz
    bakantzarik ere ez hartuko !

    Lan eta lan, lan eta lan
    lan eta lan beti lan eta lan,
    lan eta lan beti lan eta lan
    beti lan eta lan beti lan …
    beti … beti … beti … beti …

    Gure nagusia, gaixo nagusia
    goizetik arrats ta urte guzia
    nigarrez, nigarrez, nigarrez
    nigarrez ari da.

    Gure nagusia probe

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude