Lapa jana (I)

Harrigarria egiten zitzaidan Zapaterorekin: a ze abildadea asko hitz egin eta ezer ez esateko! Laua zuen diskurtsoa, laua hizkera. Are harrigarriagoa egiten zait Raxoirena: igogailuan topatu duzun ezezagun batekin partekatuko zenituzkeen topikoak, esaldi onkeriazkoak, begien bistako arrunkeriak botatzen ditu, Kant-ekin estetikaz ariko balitz bezain serio. Eta jendeak, txalo.

Euskarara etorririk, eta kasuren bat edo beste kenduta, ihes egitekoa da panorama: gatzik ez du diskurtsoak, piperrik ez hizkerak. Areago: gaztelaniazko erretorika da politikarien klaseak (euskaraz egiten duen urritan) darabilena, haien diskurtsoek gaztelaniaren itzulpen zuzena dute hezurdura. Libre jarduten dutenean, hor nonbait. Aldiz, diskurtsoa idatzia baldin bada

8 thoughts on “Lapa jana (I)

  1. Euskarak bide bakarra dauka garapenerako: gaztelania. Hark egiten dizkion opariekin doa aurrera, ez baitauka beste baliabiderik eskura. Hortik aurrera, nahi duguna egin dezakegu: Lertxundi jaunak bezala negar edo poztu bederen garapenerako bide bat daukagulako gaztelaniari esker.

    Txalo zaparrada jasoko dute, noski, Lertxundi jaunaren lerrook. Hori bermatuta dago politikariei kritika egiten zaienean eta, bide batez, euskararen garbitasunik eza aipatzen denean. Baina, mesedez, erreparatu ongi azken mezuari: gure politikariek ez omen daukate piperrik haien diskurtsoa gaztelaniaren itzulpen zuzena delako. Ja!

  2. Epaitegia, ez nago ados zurekik. Lehenik, euskarak baditu baliabide propioak gaztelaniaren mirabe aritu behar izan gabe, askotan ahaztu ohi diren baliabideak erdaraz bakarrik pentsatzen dugunean. Hori da problema, aurrena gaztelaniari begiratzen diogula, eta gero euskarari. Bigarren, egia da inguruko hizkuntzak baliagarri izan daitezkela orain arte euskaral lekurik izan ez duen eremuetan (administrazioan eta zientzietan adibidez, hau da, hizkera teknikoan), baina gaztelania ez da garapenerako daukan hizkuntza bakarra, hortxe dauzka frantsesa, ingelesa, alemana, portugesa, italiera… beharbada beste hizkuntza horien adierak egokiagoak dira kasu askotan. Gertatzen dena da gaztelania eskurago dugula. Eskurago? Hegoaldean akaso bai, eta iparraldean? Iparraldeko batek ulertzen al du itsu-itsuan gaztelaniari begira egindako itzulpen mordoilo bat?

    Hau ezin argiago salatu zuen Ibon Sarasolak “Euskara batuaren ajeak” liburuan.

  3. Julen: ingelesak, alemanak, portugesak eta italierak euskarari ez diote hitz bat eman sekula. Guk espageti hitza gaztelaniari zor diogu, ez nahastu; gutxiago egitura bat (hitz eta egitura beharrezkoak euskararentzat, esan gabe doa). Frantsesak, berriz, oso gutxi eman digu gaztelaniarekin alderatuz gero, eta ez erabileraren bidez, baizik eta beste bide legitimo baina ez hain emankor batzuen bidez. Bestela litzateke euskarak Frantzian Espainian duen statusa balu, baina ez dauka.
    Euskarak etorkizun bakarra du: gaztelaniaren iturri oparotik edatea. Izan ere, horrela iritsi da bizirik egundaino. Gainera, euskara hain berezia izanda, iturri horretatik edanda ez da hiltzen; indarberritu egiten da. Oso bestela gertatzen zaio galegoari, esate baterako.

    Hori onartzeko, gauza bakarra sinetsi behar da: euskara hizkuntza bat dela, ez gure izaera moldatzen duen ez dakit zer. Alegia, euskal sena esaten zaion hori gezur borobila dela.

    Lasai, dena dela; gutxi gara hori pentsatzen dugun euskaldunok. Eta nola euskaldun ez direnei kontu hau axola zaien bost…

  4. Hizkuntza ezgaitasunarena ez duk soilik, zorigaitzez, aipatu dituan bi politikari horien hutsa. Nolako funtsa (edo mezua) zuten Urralbururen erranek? Edo Sanzenek, edo Barcinarenek, edo Enriketa Benitorenek, edo

  5. Auzi honetan bada beste koxka bat, gutxitan aipatua: ze traketsa, moldakaitza eta gatzgabea den bazterretan jasan behar dugun erdara ere. Hain bere daukan ozpin horrekin Sarasolak idatzi zuen noizbait euskaldun frankok hobe luketela L

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude