Ikusezina

Bost urte daramatzat emakume bera zaintzen. Lehen, besotik helduta ibiltzen ginen; orain, orgatxoari bultzaka eramaten dut. Hasieran harremana ez zen gozoa: aldian sarri demostratzen zidan sudakak ez gatzaizkiola gustatzen. Orain hobeto moldatzen gara. Baina nire asmoa ez da zaintzen dudan emakumeaz jardutea, egunero etortzen zaigun gizonaz baizik. Ni baino zaharxeagoa da eta nik zaindutako emakumea baino hogei bat urte gazteagoa. Hurbiltzen denean, irribarre egiten digu eta txera handiz mintzatzen zaio emakumeari. Gustagarria da, galaia, gizon-gizona. Eta ni, gizona noiz agertuko egoten.

Gaur ere ikusi dut. Dentistarenean nengoen, zaintzen dudan emakumerik gabe, dentistak noiz deituko. Hartan, gizona sartu da kontsultan. Sorpresazko irribarrea eskaini diot. Ez nau ezagutu. Bost urteotan, ia egunero agurtzen zuena nik zaintzen dudan emakumea da. Ikusezina naiz.

(Oker txiki ustez garrantzigabe bat, Tabucchiren omenez).

OHARRAK (Post scriptum)

3 thoughts on “Ikusezina

  1. Bizitza misterio handietakoena izanda ere, ni ere iada ez naiz existitzan. Hor nago bai, baina hitzek ez dute ahotsik ez hatsik, eztulek ere ezingo lukete iratzarri inguruan lotan ditudan gizaki ugari. Herenegun hil ninduten beti ere nire gorputza medio, herenegun piztu ziren emergentziko lehioak eta bertatik ikus nezakeen utziriko sarraskiaren aztarnak lurrean, odolez blai, heriotzaren instrumentoa txuria izan arren, bai arma blanka delako batek lehioak ireki zizkidan. Ireki lokarturik dauden gizakiok ernatzeko. Eta hemen nauzue, ez naiz existitzen androzentrismoaren ismoan, ezta hiru urte pasata libre uzten duten legeen izendarietan, ezta goizero agurtzen dudan gizaki batzuetan. Gorputz bakarrik garen einean nola existitu eta gorputzatik at nola harnasa hartu. Hitzak izanen dira bederen trabuccik zioen bezala bizitzaren misterioa? Eta hitzez eskatu behar misteriorik gabeko ismoak bizitzik ez hakatzen?

  2. Eguneko 24 orenak eman ditzakek gurpildun aulkiarekin batera gurpildun aulkiduna ere garraiatzen. Eguneko 24 orenez egon haiteke herbala laguntzen, tokiz aldatzen, janarazten, orrazten

  3. Txantrea, Tabucchik benetan merezi dik. Gainera, haren hiru liburu zeuden euskaraz:

    -Porto Pim-eko dama (Literatura unibertsala)
    -Oker txiki garrantzigabeak (Literatura unibertsala)
    -Pereirak dio (Igela)

    Hurrenkera kronologikoa duk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude