Ardologoak

Munduan beste asko bezala, laguna ere ardologo bihurtu da. Kortxoa kontuz-kontuz kendu eta oxigenatzen uzten du ardoa. Gero, kopa batera zerbitzatu, koloreari begiratu eta sakon usaintzen du. Jaiotzatik baleki bezala bereizten ditu ardo zaharrak eta gazteak, onduak eta ondu gabeak, garratzak bezala gozoak. Jatorrizko deitura batetik bestera dauden aldeak dakizki. Badaki zer ardo klase dagokion jaki bati, zein gradutan egon behar duen beltzak, nola zerbitzatu behar den zuria.

Kopa bat eskaini dit:

3 thoughts on “Ardologoak

  1. Matzaren orpotik dator mama gozoa
    mama gozoa
    Edango neukela beterik basoa
    klink! beterik basoa.
    Nik zuri zuk neri, agur eginaz alkarri
    basoa txit garbi beharko da ipini
    klink! beharko da ipini!
    Ba zekiten gure arbasoek ardoa omentzen. Baina omentzekotan, omen ditzagun gure Nafarroan lehenengo mahatsak landatu zituzten erromatar inbaditzaileak! Hura bai inbasio onuragarria ez hurrengoak, alafede!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude