Identitatea

Orwellek esaten du Stalinek errusiarrak mobilizatu behar zituenean, ez zuela sekula hiritarren langile-izaera azpimarratzen, Ama Errusiaren defentsa baizik. Nikolas Sarkozy egiten ari den kanpainak eskema bera darabil: Frantzia bere identitatea galtzeko arriskuan dago, Frantziaren baloreak desegiten ari dira, emigrazioak Frantzia desintegratuko du.

Bigarren Mundu Gerran Hungariatik Frantziara ihes egindako aristokrata bat zuen aita, Sarkozy emigrante baten semea da. Baina ez du horretaz hitz egiten, uko egin dio Hungariarekin lotzen duen orori, haren ahotik ez omen da sekula ateratzen txikitan ikasitako hungarierazko txintarik, gorroto omen du inork zalantzan jartzea haren frantsestasuna. Eskuin muturreko bozak irabaziko baditu, areagotu beharra dauka beti praktikatu duena, horixe du auzi: frantses garbi ikus dezagun nahi du, xenofobo txit aratz bat ikusten ari gara.

OHARRAK (Post scriptum)

Merkozy deitzen zioten Merkelenganako zeukan begiruneagatik, Sarkopen deitzen diote orain Le Pen-en ideiekin bat egiten ari delako, Sarkadafi entzuten hastea falta zaio Libiako diktadorearen diruak baliatzeagatik orain bost urteko kanpainan. Von Chamiso-ren “Peter Schlemilhen bizitza miresgarria” narrazioko gizon itzalik gabearen itxura guztia hartuta dabil gizona.

(Bide batez: Von Chamisok Euskal Herrian jaso omen zuen itzalik gabeko gizonaren istorioa

Izen bila

Fabrice del Dongo, Parmako kartusia nobelako pertsonaia nagusia, soldadu da bataila batean. Kanoikaden eta eztanden artean dabil, egoera lazgarri baten lekuko da, baina haren begiek ez dute hurbilekoa baino ikusten: soldadua nekez ohart daiteke batailak daukan garrantziaz. Bizitzen ari denak ez du artean izenik, Fabricek ez daki laster Waterlooko bataila deituko diotela protagonizatzen-edo ari den gertakari historikoari. Joan zen mende hasierako krisi ekonomiko latza bizitzen ari zirenek ez zuten ezagutzen deskalabru hark hartuko zuen izena, ez zekiten 29ko krackaren biktimak zirela. Nire belaunaldikook bizi izandako 68ko Maiatza edo Trantsizioa orain izen huts dira; edukia

Jendaila

Munduko ordularirik onenak ere ezin du historiaren benetako denbora markatu: asmatuko dugu ordularirik garestiena, sofistikatuena, zehatzena, baina trepetak ezin digu esan zein den munduaren ordua, bizitzea egokitu zaigun sasoiaren sprit partikular hori. Begiratu Sarkozyri: kanpainaren bete-betean, herriarengandik zein hurbil dagoen erakusteko, irribarrerik gozoena erakutsi eta bostekoak oparitzen hasi zen jendeari. Bravo, courage, vive la France! Halako batean, ordea, burutazioren batek kopeta belztu zion, zalantzaren batek begirada ilundu. Bi pauso atzera eman, eskumuturrean zeraman Rolex garestia kendu eta patrikan gorde zuen, bateon batek lapurtuko zion beldurrez. Gero, bostekoak partitzen segitu zuen lapur potentzialez osatutako jendailari.

Sarkozyren Rolexak aparta behar du, bozek berek baino irakasbide semiotiko gardenagoa oparitu baitigu: hautagaiaren ordua eta hautesle gehienena ez datoz batere bat.

Gogotik

Gogotik ari du euriak, erauntsika. Goitik behera dator natura, gero behetik gora egingo duelakoan. Bazen garaia. Bilboko Arte Ederretako museoko Maleta mexikarra erakusketan bilatu dugu aterpea. Gizakiari buruzko irakaspen mingotsak, argazki tragikoetan bilduak. Fotogramaz fotograma, oinazearen erretratuen aurrean, gertatu zenari ahalik zintzoen begiratzeko premia. Kontraste elementalenetatik hasita: espainolek ez zuten denek berdin jokatu, euskaldun guztiek ere ez.

Batxiler jantzia

Hamar bat urteko berrogeita hamarretik gora mutil, gela berean. Eskuinean, lehen ilaretan, dozena bat ikasle. Irakasleak tratu espeziala ematen die. Ez dira, ordea, gainerako ikasleak baino bizkorragoak, argiagoak. Jantziagoak, bai, baina arropagatik, ez dakitenagatik. Batxilerrak dira. Hamar bat ikasle horiek

Urre beltza

Ez dut gogoan zein bertsolarik lotu zituen urre beltza (petrolioa), langileen izerdi beltza eta kapitalaren diru kolore berekoa. Gaur balitz, Espainiako agintarien bekozko beltza ere sartuko zukeen zortziko txikiaren urrezko lakarian. Argentinak hartu duen YPF desjabetzeko neurriak bi estatuen arteko tirabira latza ekarri du, aipatu erabakia