Urre beltza

Ez dut gogoan zein bertsolarik lotu zituen urre beltza (petrolioa), langileen izerdi beltza eta kapitalaren diru kolore berekoa. Gaur balitz, Espainiako agintarien bekozko beltza ere sartuko zukeen zortziko txikiaren urrezko lakarian. Argentinak hartu duen YPF desjabetzeko neurriak bi estatuen arteko tirabira latza ekarri du, aipatu erabakia

3 thoughts on “Urre beltza

  1. espainiarrak hemendik eta kataluinatik ia 50000 miloiko benefioak daroate zergetan eta eztute protestatzen; hauk beren interesak ongi babesten dituzte; hor txarrena pnv da,eztuelako protestazen;

  2. Gauza ona egin du Argentinak. Estatu bezala bere interesak zaintzen ditu eta kitto. Benetan eredugarria.

  3. Betiko kontua duk. Halaxe gizendu dituk inperio guztiak. Ustiatzen eta, azken buruan, ebasten ibili diren bitarte oparoan, mendekoak haurrideak, bihotzekoak eta abar izan dituk. Lehengai preziatuak zituztenak beren buruen jabe bihurtu direlarik, aldiz, etsai bilakatu dituk.

    Nazionalizatzeaz gain biztanleen artean Naturak emandako altxor hori ongi banatzekotan, ederki biziko dituk argentinarrak. Bestenaz, Potosin bezala gertatuko duk, hildakoak milioika eta sosak betiko ohoinen eskuetan.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude