Batxiler jantzia

Hamar bat urteko berrogeita hamarretik gora mutil, gela berean. Eskuinean, lehen ilaretan, dozena bat ikasle. Irakasleak tratu espeziala ematen die. Ez dira, ordea, gainerako ikasleak baino bizkorragoak, argiagoak. Jantziagoak, bai, baina arropagatik, ez dakitenagatik. Batxilerrak dira. Hamar bat ikasle horiek

2 thoughts on “Batxiler jantzia

  1. Joan den mendean Okzitaniako Tolosako Zientzia Fakultatean irakasle famatu bat zegoen Bouasse jauna deitua, 1954 garren urtean zenduta, ongi orhoitzen naizenez. Oso aditua zen fisikan, mineralogian eta hainbat gaietan ere. bere bizitzan Frantziako irakaslegoa inharrosi zuen liburu iraultzaile bat idatzi zuen , “Bachot et bachotage” izenburukoa, Frantzia eta Nafarroako ikasle guztiek ikaratzen duten ikerketak (2 zeuden 1967 arte eta geroztik bakar bat)gaitzat zituena. Horrela hasten da haren liburua:”Bac delako hori ikerketa zozoa duk, aurretik horren kenduko duen hezkuntza ministroa benedikatzen dut” Lehengoa jadanik kenduta da. Nire ustez bigarrena kendu beharko lukete eta Unibertistarera sartzeko ikasle bakoitzaren lana eta aurrerapenak aztertu beharko lituztkete. Bouasse jaunaren nahia ailedi bete!

  2. Ikasle kopurua handitzen dutelarik, ikasleen egoeraren kalitatea beheiti joanen duk. Boterean jarri diren hauek eliteen aldeko neurriak hartzen ari dituk. Irakaskuntza soilik dirudunendako nahiko liketek, horretantxe ari dituk buru belarri. Osasungintza ere bide beretik zoak.

    Bertze alde batetik, zenbait urtetan ikasle kopurua betetzeko izandako arazoek sortu duten oztopo nagusia, hots, ikasle askirik gabe taldea ez betetzearena, derrigorrez bete behar den kopurua handituz gero, anitzez ere larriago bilakatuko duk.
    Bitarte etsigarri honetan, aldiz, Abiaduraren Handiko Trenaren lanek ez ditek etenik.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude