Gogotik

Gogotik ari du euriak, erauntsika. Goitik behera dator natura, gero behetik gora egingo duelakoan. Bazen garaia. Bilboko Arte Ederretako museoko Maleta mexikarra erakusketan bilatu dugu aterpea. Gizakiari buruzko irakaspen mingotsak, argazki tragikoetan bilduak. Fotogramaz fotograma, oinazearen erretratuen aurrean, gertatu zenari ahalik zintzoen begiratzeko premia. Kontraste elementalenetatik hasita: espainolek ez zuten denek berdin jokatu, euskaldun guztiek ere ez.

One thought on “Gogotik

  1. Alemanen buru izan zena, berez, Austrian jaio zuan. Fritz Lang handia bezalaxe. Gogorat etorri zaidak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude