Izen bila

Fabrice del Dongo, Parmako kartusia nobelako pertsonaia nagusia, soldadu da bataila batean. Kanoikaden eta eztanden artean dabil, egoera lazgarri baten lekuko da, baina haren begiek ez dute hurbilekoa baino ikusten: soldadua nekez ohart daiteke batailak daukan garrantziaz. Bizitzen ari denak ez du artean izenik, Fabricek ez daki laster Waterlooko bataila deituko diotela protagonizatzen-edo ari den gertakari historikoari. Joan zen mende hasierako krisi ekonomiko latza bizitzen ari zirenek ez zuten ezagutzen deskalabru hark hartuko zuen izena, ez zekiten 29ko krackaren biktimak zirela. Nire belaunaldikook bizi izandako 68ko Maiatza edo Trantsizioa orain izen huts dira; edukia

2 thoughts on “Izen bila

  1. Gaurko krisiari izen bat ematekotan, kapitalismo hutsarena emanen nioke. Komunismoa porrot egin ondoren, bide zabalik bazutela uste zuten kapitalistek, oztoporik ez zutelakoan: sindikatuak eta ezkerraldeko alderdiak ahuldu dira. Eman dezagun Frantziako Estatuaren adibidea; duela berrogoi urte hirugarren indar politikoa zen PCF ak orain txikitu egin da, FN baino gutxiago. Ez da Hexagoniako gizartearentza egoera ona, faxismorantz edo neovichysimorant joan gaitezkelako.

    Inperialismoa eta kolonialismoa izan dira kapitalismoaren goiko mail bat, Leninek zionez; orain mundializazioa , bankuen diktatura, eta diruketa mundua dugu beste mail bat.

  2. Lan baldintza kaxkarrak soldata kaxkarren truk egindako lan kaxkarretan; sendagailu garestiak soilik elitearendako dabilen medikuntzan; aitzineko jauntxoren batek jarritako jauntxo xahutzailearen ehiza-asteburu zoroa Herri Xehea goseak hiltzen den bitarte negargarrian; agintarien gehiegikeriak babesteko indar polizial lazgarriak; nork zekik! beharbada berriz ezarriko duten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude