Negarrez

Jende asko agertu zen malkotan telebistak emandako San Mameseko irudietan. Jokalariak eta zaleak. Gehienak, gizonezkoak ziren. Lotsarik gabe

6 thoughts on “Negarrez

  1. Kaixo, Andu!
    Ez dugula negarrik egiten, ez duk niregatik esango, alazankoa!
    Lehendik ere banian joera, baina semeak etortzearekin areagotu egin zitzaidaan isuria (askori aditua nauk, seme-alabak izan ondorengo kontu hori). Eta gure aita ere berdina duk. Hurbilekoren bat edo baldin bada hildakoa, haren negarrak! Edo aspaldiko kontuak gogoratzen bazaizkio, baita ere.
    Atzo bertan egin nian nik negarra suelto. Gartxot pelikula ikusi nian, hemen, Usurbilen. Hura negar egin beharra. Egin beharko! A ze pelikula! Gogorra, hunkigarria, bikaina! Zorionak, Asisko eta enparauei! Zorionak antolatzaileei, Nabarraldekoei! Segi horrelaxe lanean. Baina gomendio apal bat: historia eta negar gutxiago, eta atzo bezalako gozamena gehiago. Gozatzera lehenago apuntatuko duk jendea, sufritzera baino.
    Ondo esgi!

  2. Bai Athleticen partida baita Gartxot ere negarrez hasteko modukoak; zein baino zein hunkigarriagoak. Arrano beltza Erronkariko zeru gorritik… San Mames zuri-gorriz…!
    Eskerrik asko Anjel, ongi izan!

  3. Zorionez halako uste erdi ustelei gero eta jaramon txikiago egiten zaiok. Gizonok ere negar egiten diagu. Nik anitzetan egiten diat negar, eta ez soilik hurbilekoren bat zentzen delarik. Nola ez egin negar, adibidez, Errobiren

  4. Ni, erabat ados Txantrea,(Bisitaria) rekin.
    Gehiegitan entzun izan dugu gizonak ezduela negarrik egin behar,baina, jakin ze lasaitua hartzenden,egin dezatela negar.Horrelakoetan bederen.

  5. Behin baino gehiagotan bota dut nik neuk negarra. Behin onartu eta ulertu ezkero gozamena ere izan daiteke, zergaitik ez!.

  6. Zeinen zail den negar egitea guretzat, antzinako ohituren arabera hazi eta heziak izan ginenontzat!! Ez izan negarti mutiko! Benetako gizonak ez du negarrik egiten!
    Eta guk negar anpuluak irentsi, arnasa sakon bat hartu, bularra hanpatu eta jo aurrera gizontxook! Eta gainera harro!
    Orain hirurogeita hamar urte bueltan begiak lehor, bihotzean min eta barruko presioa askatu ezinik. Hau miseria! Negar egiten jakingo bagenu!
    Guretako bat baino gehiago kirofanotik pasatuak gara bihotza konpontzeko, barru-barruko sentimenduak zikiratu zizkiguten ekandu haiek madarikatzen ditugularik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude