Identitatea

Orwellek esaten du Stalinek errusiarrak mobilizatu behar zituenean, ez zuela sekula hiritarren langile-izaera azpimarratzen, Ama Errusiaren defentsa baizik. Nikolas Sarkozy egiten ari den kanpainak eskema bera darabil: Frantzia bere identitatea galtzeko arriskuan dago, Frantziaren baloreak desegiten ari dira, emigrazioak Frantzia desintegratuko du.

Bigarren Mundu Gerran Hungariatik Frantziara ihes egindako aristokrata bat zuen aita, Sarkozy emigrante baten semea da. Baina ez du horretaz hitz egiten, uko egin dio Hungariarekin lotzen duen orori, haren ahotik ez omen da sekula ateratzen txikitan ikasitako hungarierazko txintarik, gorroto omen du inork zalantzan jartzea haren frantsestasuna. Eskuin muturreko bozak irabaziko baditu, areagotu beharra dauka beti praktikatu duena, horixe du auzi: frantses garbi ikus dezagun nahi du, xenofobo txit aratz bat ikusten ari gara.

OHARRAK (Post scriptum)

Merkozy deitzen zioten Merkelenganako zeukan begiruneagatik, Sarkopen deitzen diote orain Le Pen-en ideiekin bat egiten ari delako, Sarkadafi entzuten hastea falta zaio Libiako diktadorearen diruak baliatzeagatik orain bost urteko kanpainan. Von Chamiso-ren “Peter Schlemilhen bizitza miresgarria” narrazioko gizon itzalik gabearen itxura guztia hartuta dabil gizona.

(Bide batez: Von Chamisok Euskal Herrian jaso omen zuen itzalik gabeko gizonaren istorioa

One thought on “Identitatea

  1. Kontu bitxia, bai. Stalin eta haren Ama Errusiari eusteko nahia aipatu dituk. Baina Stalin georgiarra zuan. Hitler bera, hain Alemania zalea zen hura, berez Austrian sortua zuan. Frantziaren nortasuna indar guztiez defendatu nahi omen duen Sarkozy ez duk frantziarra hungariarra baizik. Gurerat etorrita, Nafarron nortasuna zaindu nahi ei duen presidente anderea ere ez duk nafarra, berez lehen euskal eremuaren barnean zegoen herrialdekoa duk. Hagitz bitxia, bai.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude