Oportxoak

Kanpora noa, oportxo batzuk hartuta, astelehena arte. Ez dakit sorotxo hau egunero zaintzeko aukera izango dudan.Saiatuko naiz, baina nork daki. Baina astelehenetik aurrera, ezer okerrik ez bada behintzat, berriro hemen.

Gurutzea

Jesukristo gurutziltzatuaren irudi bat kuzinatzen ari den bideoari buruzko polemika telebistan. Anatole France-ren liburutxo bat hartu dut apaletik. Elizaren eta errepublikaren arteko harremanez dihardu. Bertan, diputatu laiko batek diotso diputatu katoliko bati:

Bankariarena

Bankariak hegazkineko eskailerak igo zituen; orkestra militarra himno nazionala jotzen ari zen. Bankaria agurtzera bildutako jeneralek, ministroek eta gotzainek malkoak zituzten begietan. Urrutirago, aireportuaren inguruko zelaietan, jendetza zegoen oihuka. Langabeziaren biktimak ziren, etxerik gabeak, eskaleak. Denak amorrazio sutsuan zeuden. Bankariak ere amorrazioa zeukan begietan, minduta bere aberriari guztia eman ondoren jendeak itzulitako esker txarrarengatik. Eskerrak han hurbil zeuzkan lagun haien txaloari

Ez da unea

Mundua mundu denetik, denoi gustatzen zitzaigun tartetxo batez errealitatea aparkatu eta, kontakizunetako gezurra sinetsiko bagenu bezala eginik, hura bizi eta dastatzea. Entretenitu nahi genuen, errealitatearen zama gainetik kendu. Eta, ondo bidez, mundua ulertzeko-edo aukeratxoa baldin bazegoen, hainbat hobe.

Egun, ordea, errealitatea ematen ari zaigun gezur pilarekin, zertarako fikzioa? Gezurra ari baitu. Egunero. Zirkunstantzia guztietan. Atzo arratsaldean esan zigutenaren guztiz kontrakoa irentsarazi nahi digute gaur goizean.

Atzoko egunak ere gezur sorta luzea eman zuen. Perletako bat: Bankiako ikerketa noizko galdetu ziotenean,

Muntaketa

Zineaz zerbaitxo dakien orok ezagutzen du muntaketak daukan garrantzia: eszenak josteko abildadeak, zati bakoitza toki egokienean jartzeko arteak eraikitzen du (edo hondatzen) kontakizuna. Eszena bat beste batekin lotu eta bien arteko harremanak eragiten duen efektuari erreparatu

Entrenatzen

Bizitza asko dago futbola baino harago, esan zuen Guardiolak entrenatzaile kargua uzterakoan. Arrazoi du: futbola baino harago, manipulazio politikoa dago, Esperanza Aguirre entrenatzaileak ondo ezagutzen du zelaia: orduan eta lokaztuago egon, etekin gehiago ateratzen dio jokoari. Inork ukatuko: Aguirek zorrotz irakurtzen ditu partidak, primeran dominatzen du arerioa jokoz kanpo uzteko teknika. Partida bakoitza bataila desberdin bat baita, martingala beti berriekin edertzen du bere