8 thoughts on “Akazia

  1. Aupa, Anjel.

    Nire inguruan “akazia” pertsona egoskorrari esaten zaio. Hi haiz akazia hi!

    Egur gogorra izan nonbait eta hedaduraz….

  2. Akazia Iparramerikatik heldu omen zaiku, bainan Koreako lurretan ikusi dut ere, eta hango hizkuntzaz ez zaio izena aldatzen.Zuhaitz internazionala da orduan.

    Zuhaitz oso preziatua ez da omen izan, beharbada enborean dituen elhoriengatik, bainan txikitandik akaziaren orhoitzapen onik badut: nire amatxi eta aitatxiren baserritik zegoen baso hurbilena akaziez egina zen, eta han adinekoen artean ibilaldi ederrak egiten genituen.

    Auzokoen etxean bi akazia erraldoi zeuden, zeinen azpian bazkari, afari mintzaldi ederrak egiten baitkenituen.

    Baita zalhe handitzeko ospea du akaziak ere. Horregatik preziatu behar dugu, garai gutxi iragan ondoren itzala, eztia, eta usain oneko loreak ematen baitizkigu.

  3. Akazia Iparramerikatik heldu omen zaiku, bainan Koreako lurretan ikusi dut ere, eta hango hizkuntzaz ez zaio izena aldatzen.Zuhaitz internazionala da orduan.

    Zuhaitz oso preziatua ez da omen izan, beharbada enborean dituen elhoriengatik, bainan txikitandik akaziaren orhoitzapen onik badut: nire amatxi eta aitatxiren baserritik zegoen baso hurbilena akaziez egina zen, eta han adinekoen artean ibilaldi ederrak egiten genituen.

    Auzokoen etxean bi akazia erraldoi zeuden, zeinen azpian bazkari, afari mintzaldi ederrak egiten baitkenituen.

    Baita zalhe handitzeko ospea du akaziak ere. Horregatik preziatu behar dugu, garai gutxi iragan ondoren itzala, eztia, eta usain oneko loreak ematen baitizkigu.

  4. Niri gustatzen ez, ordea. Ba al dakizue ze arantza dituen? Pasako dizute eskua alderik alde! Eta azpia zikina du oso: sasia sendo haziko da akaziaren ipurdian. Baso arrunt itsusia eratzen du.
    Baina, nik gorroto dut bertako zuhaitz ederren lekua hartzen ari delako, gupidarik gabe. Garai batean, edozein herri-lan, edozein lur-jausi, eta hantxe erneko ziren altzak, lizarrak, haritzak, gereziondoak… Orain ere bai, baina ondoan akaziak jaioko dira, eta laster asko etorriko da gainera, eta mendean hartuko du urte gutxian inguru osoa. Akazia besterik ez duzu ikusiko ingurumari hurbilean.
    Anjelek arrazoi, nonahi ikusi dugu egunotan, behin ere ez bezala, bazter guztiak zuri… Arazoa urterik urte larriagotu egingo da, irtenbiderik jartzen ez badiogu. Pinu beltzarekin gertatutakoa gertatzerik nahi ez badugu, oraintxe dugu garaia. Egiten dizkigun mesedeak mesede, muga jarri beharko genioke.

  5. Lagun batek abisatu didanez, “akazia loretan, antxoa uretan” esaten omen da kostaldean. Nik ez nuen entzuna, baina logika handia du. Zenbat esaera sortu duen naturaren bi emaitza lotu eta kausa-efektu mekanismoak

  6. Egur gogorra eta ezti biguna ematen duen arbola kanpotarra. Izan ere, akazaia-eztia fruktosa askoduna izaki, eztia egoera likidoan mantentzen du urteetan. Gainontzeko gure inguruko loreen eztiak gogortu egiten dira bere kasa utziz gero, berotu edota bestelako tratamendurik egin ezik behintzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude