Bankariarena

Bankariak hegazkineko eskailerak igo zituen; orkestra militarra himno nazionala jotzen ari zen. Bankaria agurtzera bildutako jeneralek, ministroek eta gotzainek malkoak zituzten begietan. Urrutirago, aireportuaren inguruko zelaietan, jendetza zegoen oihuka. Langabeziaren biktimak ziren, etxerik gabeak, eskaleak. Denak amorrazio sutsuan zeuden. Bankariak ere amorrazioa zeukan begietan, minduta bere aberriari guztia eman ondoren jendeak itzulitako esker txarrarengatik. Eskerrak han hurbil zeuzkan lagun haien txaloari

5 thoughts on “Bankariarena

  1. ontzia abandonatzearena bat da; ontzia hondora eraman dutenak ez ikertu eta zigortzearena…, beste bat.

  2. Hain ongi borobildua geratu zaik zutabe hau non ez bainaiz ausartu hitz bat tartekatzen. Dena maixuki esana eta iradokitua. Biba hi!!
    Izan untsa.

  3. Post scriptum oharretan galdu naiz, idazle mexikarra eta argentinarra aipatzen baitituzu. Oker ez banago, Ren

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude