Notak

Hamasei bat urteko bi neska-mutil sartu dira autobusean. Neska negarrez ari da. Pena ematen du, baina ingurukooi eragiten digun pena baino lazgarriagoa izango du berak, horrelako zotinak egiteko. Aldian behin, atzeraka eragiten dio aurpegian behera eroritako ile beltzari. Ez zaio askorik ulertzen, baina azterketaren batean huts egin izana du, nonbait, mindura. Ondo ikasita zeukala galdetu diotena, baina urduri jarri dela. Ez dagoela eskubiderik, ezin dela urte osoko lana karta bakar batera jokatu. Mutilak nahiko etsita begiratzen dio. Halako batean, neska kontsolatzeko premian sentitu da. Lasaitzeko, egoteko notak jakinarazi arte.

2 thoughts on “Notak

  1. Sarritan, ikasle zintzo eta sentiberek horrelako ataka gaiztoak izaten dituzte euren ikasketetan; politikari, deputadu edo Euskadiko azkendakari (Txantrea dixit) izango balira ez lukete horrelako trantze txarrik nozituko. “Karrera” horietan ez da azterketarik behar eta!!

  2. Zenbat bertsio eman dezakeen azterketen kontuak!

    Anjelena gertatzen ohi duk, gaia ederki jakin arren, azterketaren presioak gaindututa notaren beldur denaren istorioa. Urduritasunak eragindako hutsek etsipen sentsazioa bizkortzen ditek.

    Jaimek aipatu duen egia hutsak ere badik bere mamia. Arrazoi dik Jaimek (noizko bloga?): azkendakariak nahiz haren mariatxiek ez liketek negarrik eginen halako abagunean. Ez haiek ezta enpresa horren (Jaurlaritzaren) kontratazio-arduradunak ere, nekez antzeman daitekek zerk bultzatu zuen halako ezdeusak kontratatzerat, kurrikulum sortak Christoper Lee bera izutuko likek.

    Hagitz ikasle txarra izan naizen honek azterketak bukatzen zituenean ez zian nehorekin mintzatu nahi. Ez nian bertze nehoren iruzkinik aditu nahi, are gutxiago emaitzak baziren. Beti egoiten zuan gehienetan eneekin bat ez zetozen emaitza guztiak hanpurus-hanpurus jakinarazten zituen ergelen bat. Saiatzen ohi nintzelarik ere, beti entzuten nitian ene hutsen jabe bihurtzen ninduten albiste txarrak.
    Nehoiz ere ez nian txuletarik egin, hori ene espediente exkaxean ederki egiazta daitekek, neure egiten nitian neronen hutsak. Eskatzen nuen bakarra notak jakin arteko lasaitasun tartea zuan! Bizpahiru eguneko atsedena. Ez duk hainbertze eskatzea, ezta? Bakean uzteko, irakasgaia gainduko nuelako ametsezko ustean bizitzeko, lipar batez bederen! Bada, ez! Azterketero errepikatzen zen hutsarterik gabeko porrotaren kronika etengabea.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude