Lauaxetaren gabardinarena

1937ko udaberrian agertu zen lehen aldiz gabardina bat zinean (Dick Tracy detektibeak zeraman soinean). Ordurako, ordea, euritarako soingainekoak indar ikonografiko handia lortua zuen komikiei esker, justizia benetakoaren defendatzaileak ziren-eta

2 thoughts on “Lauaxetaren gabardinarena

  1. Duela 40 urte Iparraldeko erdaraz idatzitako liburu bat irakurri nuen, egilea Peyre jauna Biarnesa zela. Liburu pixka pat erromantiko izan arren, Euskal Herriaren etorkizunaz egilea kezkaturik zela agertzen zen. Bai hizkuntza, baita politikaren aldetik ere. Hortan aipatzen du nola Gerla ondoan zeuden Hego aldeko errefuxiatuak Donibane Lohitzunen eta Baionan arratsaldeko izparringien haiduru zirela, Bidasoaz bestaldean zerbait aldatuko delako itxaropenan, euri edo xirrimirripean, gabardinaz jantzitak. Lauaxetaren gabardinaren islada ote? Uste dut baietz.

  2. Zenbat gauza sartu behar izan zuten izuaren armairu haietan: faxistek bortxaturiko neskatikoaren jantzi odoleztatua, debekaturiko tabernaren kartela, errepublikarrekin erabilitako atorra, ostiaka hildako elbarriaren aulkitxoa, egia, iragana eta geroa, askatasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude