Aurki arte

Jiratu eta zure lanaren espazioari begiratu diozu, azken begiraldia eman diozu zure mahaiari, zure makinari, zure erremintari. Agur, konpai, aurki arte. Merezitako opor batzuk hartzera zoaz. Baina zure mahaiari, zure makinari, zure erremintari begiratzeko modua ez da beste urteetan bezalakoa izan. Garai batean, bazenekien itzuliko zinela, bazenekien hor izango zenituela mahaia, makina edo erreminta zure zain. Orain, garai bateko segurtasun hura sentitu nahi zenuke, sinistu egin nahi zenuke oporren ostean ere lanaren espazioa eta lanabesa hor izango dituzula zure zain. Baina ez, ez duzu segurtasun hura, eta, gainera, etorkizunari buruzko korromioan pasatuko dituzu oporrak, hori ere ondo dakizun kontua da, gogoan dituzu-eta, ondo gogoan ere, denbora luzez lanik gabe

Eransten

Bitxi entretenigarri bat ekarri dit uda-giroko orri-pasa nagiak. Eskribitu/izkiriatu baliatu izan ditugu, ia gaur arte, letren artea izendatzeko. Idatzik, ordea, nahiko historia laburra du

Zabutik

Irakurtzen dituzu berripaperak, ikusten eta entzuten dituzu albistegiak, eta ematen du krisia burtsetan, bulegoetan, inork gutxik ezagutzen dituen ganbara sekretuetan egozten dela. Fikzio erraldoi bat, zenbaki makroekonomikoekin idatzia. Gaur gora eragingo diote izuaren zabuari. Bihar, are goraxeago. Zabuak ez du atsedenik.
Bizkarra erakutsi eta popatik! egingo zenieke. Dena adar-jotze bat dela pentsatu nahi duzu. Baina kalera irten orduko, okinak, erosketak egitetik datorren auzoak, kalean atzera-aurrera tristean dabilen langabetuak, berrogei langile botatzera omen doan tailerreko albisteek, tabernako itxi berriko ate haustuek garbi adierazten dizute ezetz, fikziotik gutxi duela itomenak, drama benetako baten erdian gaudela eta ez dakigula nola irten, zer egin.
Bihar ere kalera irtengo zara. Okinak gaurko salmenta urrien albiste emango dizu, erosketak egitetik datorren auzoak poltsa arinago daramala irudituko zaizu.

Uda-legea

Urte-sasoi honetan, mendietan su, basoek erremin. Urtero-urtero, suteak albiste. Neguan elurra egiten duen eran, udan suteak gertatzen dira: ematen du udararen logikak eskatzen duela aldian behin mendiak eta basoak erretzea; gure ahalmenetatik kanpo dagoela uda-legea apurtzea.

Revival

Atzean geratu dira sanferminak, atzean Caravinagrek I want you esaten zigun kartela ere: Tio Sam-erena egiten zuen kilikiaren burlak munduan izango den ikonorik aberkoiena biluzten zuen.

Nahita edo nahi gabe, krisiak biluztutako errealitate gordin bat islatzen zuen kartelak: garai latzenetan, autoritate moral handia behar izaten da I want you esateko, baina gidari falta du munduak, autoritate moralik gabeko agintariak dauzka mendebalak. Liderrik ez. Eta krisia toreatzea tokatu zaien politikariek, Espainian behintzat, ez dute nazioaren ona aipatzen, ez dira proklama aberkoiak egitera ausartzen. Oso patriotatzat dauzkate euren buruak, baina, aberatsenen alde jokatuta, ezin

Deseroso

Gaur berdura plazan gertatu zait, erosketak egiteko nire txandaren zain nengoela, neure kabutako gorabeheretan bil-bil. Zenbaki bat esan dute, ez dut ondo entzun. Burua jaso dut, zenbakia ikusteko pantailatxoan. Haren azpian, emakume bat, niri so. Bekainak kizkur ditu, ezpainak erdi hozkatuta, aurpegiko giharrak uzkur. Sufritzen ari dela ematen du, bistan da kezkaren bat duela. Ez dut ezagutzen, egingo nuke berak ere ezetz ni, baina haren begirada galduak nire aurpegian segitzen du. Zernahi ere den bere tristuraren kausa, zernahi ere den pentsatzen ari dena, errudun sentiarazten nau. Azken boladan maiz sentitu dut deserosotasun bera: zentro komertzialen batean, trenean, anbulatorioan

Ingelesak

Ingelesak dira turismoaren sortzaileak, mundua laket aisiatsuan ezagutu daitekeela asmatu zutenak. Bidaiak antolatzen hasi ziren, eta joandako tokietan etxean bezain lasai egon nahirik, beren gustuko hotel-sareak sortu zituzten. Italia zen hasierako bidaiari haien destino nagusia, inglese eta turista sinonimoak ziren italiarrentzat, eta turismoa hedatzen joan ahala, beste lurraldeetako jendea ere animatzen zenean, denak ziren ingelesak. Bioy Casares idazleak hitzok jartzen ditu ostalari baten ahotan: